Tourraren urteerarako gida praktikoa

Bizkaie! 2023-06-16 10:51   Kirola

Ahal dala, ibilgailu pribatua ez erabiltea gomendatzen dabe.

Frantziako Tourraren urteerea dala eta, herritarrek egunerokoa atontzeko gida praktikoa kaleratu dau Grand Départ Pays Basque-k. Informazino guztia dokumentu bakarrean konsultau ahal izatea dau helburu. Gida eguneratua izango da, hau da, garraio ezbardinetan aldaketak izan ahala, aplikazinoan agertuko dira adibidez. Hortaz, garrantzitsua izango da Grand Départaren webgune ofizialean sartzea eta azkenengo bersinoa deskargetea.

Jasotako informazinoaz gan, funtzeskoa izango da joan-etorriak denpora askogaz planifiketea. Garraio publikoa erabiltea gomendatzen da, batez be, trena, ez baitau eraginik izango.

Autoa hartu behar izanezkero, Waze aplikazinoa deskargetea gomendatzen da; horren bidez, programauta dagozan trafiko eraginak edo aldi baterako aparkalekuak ikusi ahalko dira.

Segurtasuna beti be

Publizidadea zabaltzen dauen karabanea pasetan dan momentutik, azken ibilgailura arte, errepidea itxita egongo da. Animazino eta txirrindularitzaz gozetako, hainbat aholku emon ditue:

- Babestu zure seme-alabak.
- argazkiak atarateko zuhur ibili.
- Ez egin korrika txirrindularien atzetik.
- Errespetau txirrindularien esfortzua.
- Ez piztu bengalarik errepidean.
- Maskotak beti ugalagaz.
- Ez inbadidu errepidea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu