Frantziako Tourra Amorebieta-Etxanon, garagarrilaren 3an
2023-06-14 10:20 KirolaZea Mays eta Bulego taldeen kontzertuak Zubiondo plazan, 18:30ean.
2023ko Frantziako Tourreko hirugarren etapeak garagarrilaren 3an urtengo dau Amorebieta-Etxanotik (Amorebieta-Etxano - Baiona (187,4 km) eta Amorebieta-Etxanoko Udalak makinatxau bat ekitaldi atondu ditu egun horretarako, besteak beste, umeentzako ekintzak, txosnak, txistulariak, jantzariak eta Zea Mays eta Bulego taldeen kontertuak.
Kontuak kontu, herritarren artean bizikletearen erabilerea sustatzeko eta Tourraren hurrengo edizinoaren emozinoa aurreratzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak, Frantziako Tourraren eskutik, 18 Tour Egun atondu ditu Frantziako Tourreko Grand Départ Pays Basqueren aurretik. Giro horretan, Amorebieta-Etxanon maiatzean izan ziran jarduerak.
Foru Aldundiaren ustez, Bizkaia munduko kirol-proba garrantzitsuenetako eta jarraituenetako baten hasiera izatea aukera paregabea da herrialde hau mundura zabaltzeko, gure historia kontatzeko eta gure balioak ikusarazoteko. Era berean, aukera ezin hobea da herritar guztiei txirrindularitzeagazko pasinoa helarazoteko.
SC Amorebieta Txirrindulari Alkarteari eta Urgozori omenaldia egin jaken Tour Egunean. Amorebieta Txirrindulari Alkartea 1948an sortu zan eta zazpi hamarkada baino gehiago daroaz Amorebieta-Etxanon txirrindularitzea bultzatzen. Bizkaiko txirrindularitza harrobiko talde nagusietako bat da, maila guztietan dagozan taldeakaz eta urteroko txirrindularitza proba garrantzitsuak atontzen.
Bestalde, Urgozo zikloturismo taldeak hogeita hamar urte baino gehiagoko historia dau; txirrindularitza afizionatuaren praktikeagaz eta sustapenagaz lotuta, bizikleta urteerak eta jarduerak atontzen ditu.
Tour Egunak berotu eban Amorebieta-Etxano egun handiaren aurretik, izan be, garagarrilaren 3an herrian hasiko da Tourraren 3. etapea. Egun handia izango da zornotzarrentzat, mundua herrira begira egongo da, kirol ikuskizunik garrantzitsuenak emoten dauenaren zain. Esangura horretan, Amorebieta-Etxanoko Udalak programazino berezia atondu dau egun horretarako herriko talde eta eragileakaz, kirola kultureagaz eta aisiagaz buztartuz.
Egitaraua
11:30-13:30. Umeentzako ekintzak. Zelaieta parkean.
11:30. Triki Piu Pand trikitilariak. Gernika plazan eta Zezilia Gallartzagoitian.
12:30etik aurrera. Amorebieta-Etxano Bayonne etapa ikusi ahal izateko pantaila eta txosna Sociedad Ciclista Amorebieta taldearen eskutik. Zelaieta parkean.
13:30. Zornotza Kantuz egitasmoa Elaia, Coral Zornotza, Andra Mari, Xuxurlariak eta Abeskimu herriko koroakaz. Euskal Herria plazan, Luis Urrengoetxean eta Harrison plazan.
16:00. Kaleko musika Urban Cross Music taldeagaz. Zezilia Gallartzagoitian, Sabino Aranan eta Urbano Larruzean.
17:00-19:00. Umeentzako ekintzak. Zelaieta parkean.
17:00. Zornotzako Musika Bandearen emanaldia. Zezilia Gallartzagoitian, Sabino Aranan eta Urbano Larruzean.
17:30. Udazken Txistulari Taldea eta Udabarri Dantza Taldea. Andra Mari plazan, Gernika plazan eta San Juan kalean.
18:30. Zea Mays eta Bulego taldeen kontzertuak eta txosnak Urgozo txirrindulari taldearen eta Sociedad Ciclista Amorebietaren eskutik. Zubiondo plazan.
Grand Départ Pays Basqueko garaikurra ikusgai dago Zelaietan, Trophy Tour erakusketearen barruan
Bagilaren 22ra arte, Trophy Tour erakusketea zabalik dago Zelaieta Zentroan eta bertan pieza nagusia Frantziako Tourreko garaikurra izango da baina horregaz batera, Tourragaz zereikusia daben hainbat elementu be egongo dira ikusgai.
Trofeoa Parisetik Euskadira bizikletaz ekarri eben Ziortza Villa eta Julian Sanz ultrafondistek. Orain, zornotzarrek eta bisitariek argazki bat atara ahal izango dabe Trophy Tour ospetsuagaz Zelaieta Zentroan eta sare sozialetan konpartidu #GranDépartPaysBasque2023, #OngieTOURri eta #TDF2023 traolak aitatuz eta @letour_euskadi etiketauta.
Tor Eguna
Herritarren artean bizikletearen erabilera sustatzeko eta Tourraren hurrengo edizinoaren emozinoa aurreratzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak, Frantziako Tourraren eskutik, 18 Tour Egun atondu ditu, Frantziako Tourreko Grand Départ Pays Basqueren aurretik. Amorebieta-Etxanon maiatzaren 21an izan zan.
Foru Aldundiaren ustez, Bizkaia munduko kirol-proba garrantzitsuenetako eta jarraituenetako baten hasierea izatea aukera parebakoa da herrialde hau mundura konektatzeko, gure historia kontetako eta gure balioak ikusarazoteko. Era berean, aukera ezin hobea da herritar guztiei txirrindularitzeagazko pasinoa helarazoteko.
Hori da Tour Egunaren helburua, Foru Aldundiaren eta Frantziako Tourraren asmoa Amorebieta-Etxanoko Zubiondo parkera hurreratzen diranei bizikleteagaz lotutako jarduerez eta tailerrez gozetako aukerea emotea. Amorebieta-Etxano kirolari lotuta bizi da eta aurtengoa emozinoz betetako kirol denporaldia izan da herriko klubentzat, zornotzarra izatearen harrotasunaren erakusle izan dana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!