Pinpilinpauxa konparsako Irenek eta Lorenak irabazi dabe
2023-06-12 10:07 KirolaBilboko Konparsak kolektiboaren mendi igoeran 101 bikotek parte hartu dabe.
Bilboko Konparsak alkarteak ezagutarazo ditu Txosnaganerako igoerako saridunak. Bagilaren hamarreko ekimen horretan, mendizaleek San Adrian auzoan ekin eutsen eta helmugea Atxuriko Enkarnazino plazan izan zan, bertako jaiakaz eginez. 101 bikotek baino gehiagok parte hartu eben.
Bikote irabazlea Pinpilinpauxa konparsako Irene eta Lorena izan dira, ibilbide laburrean 3 ordu eta 39 minutuko denporea eginez. Jarduerea ez lehiakorra izan da, osasun-erispideak eta alkar jagotea oinarri hartuta. Irabazlea, denpora guztien bataz bestekora gehien hurreratzen dan bikotea da.
Txosnagane mendiak hainbat izen ditu, besteak beste, Biderdi, Ganetxiki eta Larrentxu. Pagasarri eta Ganekogorta tontorren artean dago eta 877 metroko altuerea dauka. Ibilbide bi ezarri dabe atontzaileek, lehenengoa, luzeena, 19,48 kilometrokoa (854 metroko goranzko desnibelagaz) eta bigarrena, laburragoa, 14,39 km (446 metroko goranzko desnibelagaz).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!