Alan Clealandek El Salvadorreko Munduko Txapelketea irabazi dau
2023-06-12 07:54 KirolaJulen Lasa zarauztarrak entrenautako surflaria da Clealand.
Ganerakoan, jardunaldi ez oso atsegina euskal surflarientzat El Salvadorreko Munduko Txapelketan. Aranburu, Lasa, Ochoa, Erostarbe, Sanchez eta Duru kanpoan geratu dira egin dira bigarren aukerakotik.
Pauline Ado izan da da txapelketa nagusian aurrera egin dauen euskal surflari bakarra baina azkenean ezin izan dau aurrera egin.
Keoni Lasa izan da La Bocanako olatuan sartu zan lehenengoa. Txandako zati handi batean aurretik joan da, baina azken zatian Porfirio Miranda salvadortarrak eta Carlos Muñoz costaricarrek gora egin dabe. Keonik bere ibilbidea Munduko Txapelketa honetan errepeskako bosgarren txandan amaitu arren oso pozik geratu da egin dauenagaz.
Harrigarriagoa izan da Aritz Aranbururen kaleratzea gizonezkoen bigarren kanporaketan. Aranburu zarauztarra eta Iparraldeko Joan Duru aurrez aurre izan dira eta lehia horretan Duruk irabazi eta Aritz kanpoan geratu da, Marco Giorgi uruguaitarra bigarren postuan kokatu baita 6.33 puntuautako olatu bategaz. Aranburu errepeskako bosgarren txandan geratu da eta Joanek beste bat egin dau aurrera. Baionakoak ezin izan ditu Taichi Wakita japoniarra eta Frederico Morais portugaldarra gainditu seigarren kanporaketan.
Emakumezkoen koadroaren errepeskea Sunzaleko olatuan jokatu dabe: Ariane Ochoak bere serieko hirugarren postuan amaitu dau 11.04ko puntuazinoagaz Mathea Olin kanadarraren (15.33) eta Kucia Indurain argentinarraren (12.93) atzetik.
Nadia Erostarbe eta Garazi Sanchez be lehian ibili dira eta aukera polita izan dabe errepeskako zazpigarren txandara salto egiteko. Alkarren kontra ibili behar izan dabe eta txapelketatik kanpo geratu dira Costa Ricako Leilani Mcgonagle eta Shino Matsuda japoniarren kontra; edozelan be, honaino heldu izanak Hondartzako Munduko Jokoetarako sailkatu ditu. Balin (Indonesia) egingo dira, 2023ko abuztuaren 5etik 12ra bitartean.
Errepeskea alde batera itxita, Pauline Ado Angeluko surflariak sendo jarraitu dau txapelketa nagusian. Ado bigarren postuan sailkatu da laugarren kanporaketako hiruko txanda batean. Tiara van der Huls holandarrak be aurrera egin dau bosgarren errondara eta Havanna Cabrero perutarra kanpoan geratu da. Paulinek txapelketako europarrik onena izateko aukerea eban, 2024ko Pariseko Jokoetarako postua lortzeko aukerea, hain zuzen be baina azkenean ezerezean geratu da aukera hori.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!