1.950 lagunek Tour de France 2023ko lehen etapako 185 kilometroak egiteko aukerea izango dabe
2023-06-09 13:37 KirolaBagilaren 11n, Bilbo txirrindularitza amateurraren erdigune bihurtuko da.
Zikloturistek Bizkaiko errepideak hartuko ditue, goizeko 8:00etan San Mamesen hasita, egun bakar, historiko eta errepetiduezin bateko protagonistak izateko.
Bizikletearen jai handi hau Grand Départ Pays Basque 2023 lasterketeagaz dator, Tour de France-ren inaugurazino etapearen aurretik, inoiz ez bezelako egun batean, geroago tropel profesionalak egingo dituan 185 kilometroak egiteko.
1.950 parte-hartzaile, 11 herrialdetakoak: 185 km-ko Official ibilbidea izan da gehien aukeratu dabena, % 61,7k, hain zuzen be. Lite ibilbidea bigarren hautatuena izan da % 26,16ko izen-emoteagaz. Distantzia hori izan da emakumezkoek gehien hautatu dabena, proban parte hartuko dabenen % 48k.
Parte-hartzaileen % 24,4 Euskaditik kanpokoak dira.
Kontuak kontu, parte-hartzaileek ekitaldi honetarako sortutako maillot horia jantziko dabe. Grand De part Pays Basque eta Ongi eTOURri ikurrak ezin ziran falta. Lepoa eta eskuin-mahukak be kolore horia dabe, lasterketako liderra identifiketan dauen maillotaren omenez, 1919an ezarria.
Hiru ibilaldiak San Mamesen hasiko dira, Grande Boucle 2023 lasterketearen lehen etapearen ibilbidea errespetauta. Helmugea, barriz, Etxebarria parkean kokatuko da.
Official ibilbidea, 2023ko Frantziako Tourreko lehen etapea da (185 km). Horreei beste tarte neutralizatuko beste 11 km gehitu behar jakez; danetara, 196 km-ko distantzia, 3.500 metroko desnibel positiboan. Medium, 157 km eta 2.850 metro positiboko desnibel positiboagaz. Azkenik, Lite, 124 km eta 2.300 metroko desnibel positiboagaz, horreetatik 116 Tourra pasetan dan trazadura beretik igaroten diralarik.
Helduko diran lehen txirrindulariak Lite ibilbidekoak izango dira, eguerdiko 12:50 inguruan. Medium eta Official distantzietakoak, ostera, 14:05 eta 15:27k aldera, hurranez hurran. Halan da be, probea 17:47ak aldean amaituko da, azken parte-hartzaileek helmugea zeharkatzeko aukerea izan deien.
Ibilbideotan arazorik ezgon ez daiten, 29 km/h-ko gehieneko abiadurea eta 22 km/h-ko gitxieneko abiadurea ezarri dira. Era berean, mozketa-orduak finkatu dira, 13:05ean eta 16: 05ean, 100 eta 158 kilometroetan, hurranez hurran, Foruko eta Larrabetzuko hornidura-puntuetan hain zuzen.
Parte-hartzaile guztiek Grand Depart Pays Basque 2023ko gymbag bat jasoko dabe: Santini maillota, bizikleta eta kaskorako dorsal pegatinak, sarbide-eskumuturrekoa eta gelak. Gainera, ibilbide osoan zehar hornidura-puntuak izango ditue elikagai solidoa eta likidoa hartzeko eta helmuga osteko cateringa eta beste zerbitzu batzuk be izango ditue eskuragai, besteak beste, euren gauzak gorde ahal izateko lekua edota dutxak eta aldagelak. Probea amaitzen daben parte-hartzaileek finisher dominea jasoko dabe, egun parebakoa gogoan izateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!