Txomin Perurena hil da
2023-06-09 08:45 Kirola1975ko Espainiako itzulian bigarren geratzeaz gan, 1974an Frantziako Tourrean Mendiko sailkapena irabazi eban.
Txomin Perurena txirrindulari ohia bart hil zan luzaroan gaixorik egon ostean, 79 urte zituala. Perurena, euskal txirrindularitzako izen nabarmenetako bat izan zan 70eko hamarkadan. Haren palmaresean 1975eko Espainiako itzuliko bigarren postua, 12 etapa irabazita edota Italiako giroko etapa bi azpimarratzen be dira. Danetara, 158 garaipen lortu eban profesional modura.
Garaipen horreek, balio handikoak dira, izan be, sei ziklistek baino ez dabe hobetu marka hori historian: Eddy Merckxek (283), Rick van Looyk eta Mark Cavendishek (162), Mario Cipollinik (161), Roger de Vlaeminchek (161) eta Sean Kellyek (159). Hori gitxi ez eta garaiko txirrindulari handienetako baten kontra ibili zan lehian Eddy Merckxegaz, KAS talde historikoagaz.
Bizikletea laga ostean, kirol zuzendari lana hartu eban, besteak beste, Teka, Caja Rura, Artiach, Orbea eta Euskaltel taldeetan, hain zuzen be. Hori gitxi ez eta euskerazko komunikabideetan be ibili zan lanean, besteak beste, Euskal Irratian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!