Euskerea kirolean % 20 hazi da

Bizkaie! 2023-06-05 12:32   Kirola

 

Eusko Jaurlaritzeak eta Euskal Kirol Federazinoen Batasunak euskerea kirolean sustatzeko akordiori esker. 

Bederatzi dira euskerean aurreko konpromisoa hartu eben federazinoak: Txirrindularitzea, Errugbia, Gimnastika, Surfa, Pelota, Arrauna, Karatea, Mahai Tenisa eta Xakea.

Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntzea Politikarako Sailak igaz kirolean euskerearen erabilera sustatzeko akordioa sinatu ebenetik, zapatuan (bagilak 3) ekitaldia egin zan Orioko Arraun Etxean ekimen honen aurreko konpromisoa hartu eben kirol federazinoakaz.

Ekitaldian Bingen Zupiria sailburua, EKFB-ko Angel Gurrutxaga eta aurreko urtean ekimenagaz bat etorri ziran 5 federazinoetako ordezkariak (Txirrindularitzea, Errugbia, Gimnastika, Surfa, Pelota) be izan dira. Ekitaldian bertan jakinarazo eben beste lau federazinoek konpromisoa hartu ebela euren erakundeetan euskerearen erabilerea sustatzeko: Arrauna, Karatea, Mahai Tenisa eta Xakea.

Bai Eusko Jaurlaritzea, Euskal Kirol Federazinoen Batasuna eta prozesuan parte hartu eben federazinoak bat agertu ziran lankidetzea behar-beharrezkoa dala euskerearen erabilerea normalizetako.

Elkar Ekin euskeraz kanpainea

Akordio horren barruan, Elkar Ekin euskeraz kanpainea ezarri eben federazinoen, kirol munduko eragileen parte-hartzea sustatzeko. Danetara, 26 kirol jarduera ezbardinetako 460 kirolari batu dira, 66 argazki eta bideo landuz.

Informazino gehiago hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu