Euskal zinemea Krakovian be protagonista
2023-05-31 10:55 ZinemeaMaiatzaren 31tik bagilaren 3ra egingo da eta ICAA-k euskal proiektu bi aukeratu ditu.
Gure zinemak bere ahalmen eta indar guztia erakusten jarraitzen dau, hemengo zein kanpoko zinema topaketa garrantzitsuenetan parte hartuz eta protagonista izanez. Oraingo honetan CEDOC Market azokan egongo da, Krakow Film Festival dala eta Krakovian egingo dan sormenezko dokumentalen koprodukzino topaketa ezagunean.
Maiatzaren 31tik bagilaren 3ra egingo da eta ICAA-k euskal proiektu bi aukeratu ditu Co-production meeting ekimenean parte hartzeko: Alde batetik, Balea Media produkzino etxeko Iñigo Lezertua Beloki, father and son proiektuagaz bertaratuko da eta, bestetik, Kanaki Filmseko Amaia Remirez Garcíak Vréco: Sarajevo – New York – Granada lana eroango dau.
Topaketak irauten dauen egunetan, euskal produktoreek aukerea izango dabe poloniar homologoakaz koprodukzino-bileratan parte hartzeko, dokumentalen aurkezpena egiteko eta CEDOCen hautatutako beste proiektu batzuekaz aurrez aurreko bilerak egiteko.
Horrezaz gan, nabarmentzekoa da egun horreetan Krakow Film Festivala martxan dagoala eta euskal lan bi be badagozala Focus On Spain sailean; bertan, Natxo Leuzak zuzendu eta Marmoka Filmsek eta Narm Filmsek produzidutako El Drogas eta Jon Mikel Fernández Elorrek eta Bordagorri Produkzinoak etxeak zuzendutako Bi arnas dokumentalak eskaintzen dabiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!