'Anatomie d'une chute' filmak irabazi dau Cannesko zinema jaialdiko sari nagusia
2023-05-29 09:36 ZinemeaCanneseko sari nagusia irabazi dauen hirugarren emakumea da Justine Triet.
Palmaresean, Zuzendari onenarentzako saria Tran Anh Hung zinemagile frantses-vietnamdarrarak irabazi dau.
Ganerakoan, Justine Triet zinemagile frantziarrak zuzendutako Anatomie d'une chute filmak irabazi dau aurten Cannesko zinema jaialdiaren sari nagusia.
Zuzendari onenarentzako saria Tran Anh Hung zinemagile frantses-vietnamdarrarak irabazi dau, Juliette Binoche eta Benoit Magimel protagonista dituan La Passion de Dodin Bouffant filmagaitik.
Gidoirik onena Yuji Sakamoto japoniarrak idatzi dau, umezaroa eta homosexualidadea jorratzen dituan Kaibutsu filman.
Jonathan Glazer britainiarraren The Zone of Interest lanak irabazi dau hitzordu honetako beste sari nagusietako bat, epaimahaiaren sari nagusia, hain zuzen be.
Interpretazinoaren arloan, Merve Dizdar aktore turkiarra (Nuri Bilge Ceylanen Kuru Otlar Ustune filman egindako lanagaitik) eta Koji Yakusho antzezle japoniarra (Wim Wendersen Perfect Day filman egindako interpretazinoagaitik) izan dira irabazleak.
Film luzeen palmaresa, Aki Kaurismaki finlandiarraren Les feuilles mortes filma nabarmendu behar da, epaimahaiaren saria irabazi dauelako.
Film laburrei jagokenez, Flora Anna Buda hungariarraren 27 lanak irabazi dau sari nagusia eta Gunnur Martinsdottir Schluter islandiarraren Far lanak aitamen berezia jaso dau.
Espainiako (Aunque es de noche), Kolonbiako (La perra) eta Argentinako (Nada de todo esto) proposamenek ez dabe saririk irabazi Cannesko zinema jaialdiaren 76. edizinoan.
Esan bezala, Justine Triet zinemagile frantsesak Cannesko zinema jaialdiaren sari nagusia irabazi dauen hirugarren emakumea da. Aurretik, Jane Campion (The piano, 1993an) eta Julia Ducournau (Titane, 2021ean) izan ziran Urrezko Maskorra irabazi eben emakume bakarrak. Aurten, Ruben Ostlund suediarra izan da epaimahaiko burua, besteak beste, Damian Szifron zuzendari argentinarra epaimahaikide ebala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!