Isa World Surfing Games
2023-05-24 09:56 KirolaEl Salvador, 2023ko maiatzaren 30etik bagilaren 7ra.
La Bocana ezker-eskuin olatuak eskaintzen dituan El Salvadorreko onenetakoa da, izenak dinon legez, El Salvadorreko Grande ibaiak itsasora egiten dauen lekuan dago. Oro har, surflariek nahiago dabe ezkerra surfeau, eskuina baino konstanteagoa baita, baina eskuinean beti jente gitxiago egoten da. Erdialdeko Amerikako Lower Trestles bezela hartu daiteke, hondoa, triangelu erako errekarri formakoa da eta ozeanoan sartu eta harriak bultzatzen dituan itsasadar bati esker eratzen da.
Sunzal eskuineko pista oso luzea da, El Salvadorreko olaturik luzeenetako bat. Pointetik itsasertzeraino surfeau daiteke olatua. Sunzal leiala esaten deutse bere trinkotasun sinistezinagaitik eta itsasoa sartzen danean, txunditu egiten dauelako kirolaria. El Salvadorreko hondartzarik ederrenetako bat da eta surflariak olatu magikoez gozetako batzen dira bertan. Surfa praktiketako Munduko hondartzarik onenetakotzat hartzen da. Sunzalen surfa egiteaz gan, beste kirol batzuk egin daitekez, sakonera txikiko urpekaritzea edo snorkela, esaterako.
Euskal surflariak
Adur Amatriain, Basque Teameko bekaduna, Espainiaren izenean lehiatuko da.
Ariane Ochoa, Baque Teameko bekaduna, Espainiaren izenean lehiatuko da.
Aritz Aranburu, Basque Teameko bekaduna, Espainiaren izenean lehiatuko da.
Garazi Sanchez, Basque Teameko bekaduna, Espainiaren izenean lehiatuko da.
Janire Gonzalez-Etxabarri, ordezkoa Espainiaren izenean.
Joan Duru, Frantzia ordezkatuz lehiatuko da.
Kai Odriozola, ordezkoa Espainiaren izenean.
Keoni Lasa, Basque Teameko bekaduna, Venezuelaren izeneasn lehiatuko da.
Nadia Erostarbe, Basque Teameko bekaduna, Espainiaren izenean lehiatuko da.
Pauline Ado (Frantzia ordezkatuz lehiatuko da).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!