102.000 ikus-entzule baino gehiagok ikusi dabe Estibaliz Urresolaren filma

Bizkaie! 2023-05-12 09:11   Zinemea

Filma zinema independentearen fenomeno bihurtu da.

Estibaliz Urresola Solagurenek idatzi eta zuzendutako lehen film luzea, 20.000 erle espezie, dagoeneko 102.000 ikus-entzule baino gehiagok ikusi dabe karteletan hirugarren astean.

Apirilaren 21ean estreinau eben zinema-aretoetan eta indartsu dabil, besteak beste, Berlinalen, Sofia Oterok irabazitako Zidarrezko Hartza, D'A Barcelona Zinemaldia zarratu eta Berlingo eta Malagako jaialdietan irabazle izan ostean; Urrezko Biznaga, Zidarrezko Biznaga Patricia Lópezentzat Interpretazino Onenagaitik, Arnaiz eta Feroz Puerta Oscura saria, Thessaloniki International Film Festivaleko Post-Production Saria...

100.000 mila esker

20.000 erle espezie

Gariza Films (Nora, Akelarre, Cuerdas) bizkaitar konpainiak eta INICIA FILMS katalanak (Estiu 1993, Las Niñas, La maternal) eta Sirimiri Films euskal konpainiaren (Polvo Somos, Cuerdas) lana dago tartean, ia emakumez osotutako talde artistiko eta teknikoa dauen filma da. Aktoreak Sofía Oterok (Zidarrezko Hartza irabazi eban Berlinalen), Patricia López Arnaiz (Ane-ren emakumezko antzezpen onenaren Goya Saria), Ane Gabarain (Patria), Itziar Lazkano (Bizi naiz), Martxelo Rubio (Maixabel), Sara Cózar (Erlauntza), Miguel Garcés (Intimitatea), Unax Hayden (Irati), Andere Garabieta.

20.000 erle espezie eta Cuerdas, Polvo somos, Nor nori nork, Voces de papel eta Adri lanak be egin ditu Estibaliz Urresola Solagurenek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu