Magdalena Lauritsch zuzendari austriarraren 'Rubikon' film luzea aurkeztu dau FANT Jaialdiak
2023-05-09 13:19 ZinemeaPublikoak filma ikusi ahal izango dau gaur 20:00etan Golem – Alondigan.
Justo Ezenarro, Zinemaldiaren zuzendariak eta Magdanela Lauritsch film luzearen zuzendariak, pelikulea aurkeztu dabe gaur goizean egindako prentsaurrekoan.
“Rubikon”-en, planeta laino toxiko baten azpian atrapauta geratzen da hondamendi baten ondorioz. Estazino espazialeko estazinoak erabagi behar dau ia bizia arriskuan jarri behar dauen etxera heltzeko eta bizirik urten dabenak bilatzeko edo estazinoan dagozan algen sinbiosi sistemei esker seguru egon.
Magdalena Lauritsch zinemagile austriarrak Vienako Zinema Akademian ikasi eban. “Rotte Flecken” film laburak Austriako Film Labur Onenaren Zinema Saria irabazi eban 2015ean eta orain, barriz, “Rubikon” aurkeztu dau, film luzeetan debuta eginez.
Film luze hau gaur, maiatzak 9, ikusi ahal izango da Golem – Alondiga zinema-aretoan (1 Aretoan), 20:00etan eta Sail Ofizialean parte hartuko daben ondokoakaz batera: Mount Chiak (2023, KOR, Kim Sun-ung); Melchior The Apothecary (2022, EST, Elmo Nüganen); No Dogs or Italians Allowed (2022, FRA/IT/BEL/POR/SWI, Alain Ughetto); Viejos (2022, ESP, Raúl Cerezo & Fernando González Gómez); The Visitor from The Future (2022, FRA/BEL, François Descraques); Fumar provoca tos (2022, FRA, Quentin Dupieux); Shin Ultraman (2022, JP, Shinji Higuchi); Huesera (2022, MEX, Michelle Garza); Vesper (2022, FRA/LIT/BEL, Kristina Buozyte, Bruno Samper); Emergency Declaration (2022, KOR, Jae-rim Han); The Roundup (2022, KOR, Lee Sang-yong); “The Lake” (2022, TAI/AUS, Lee Thongkham, Aqing Xu); “Feed Me” (2022, R.U, Adam Leader, Richard Oakes); “Year of the Shark” (2022, FRA, Ludovic Boukherma, Zoran Boukherma); “Wolfkin” (2022, LUX, Jacques Molitor) eta “Eradication” (2022, EEUU, Daniel Byers).
FANTen Sail Ofizialean parte hartzen daben 17 film luzeetako bat da eta Film Luze Onenaren Saria (3.500 euro), Gidoi Onenaren Ohorezko Saria (Euskal Gidoilarien Alkarteak emondakoa) eta Zuzendaritza Barritzaileenaren Ohorezko Saria (FAS Zineklubak emondakoa) irabazteko aukerea dau.
Fitxa Teknikoa
- Zuzendaria: Magdalena Lauritsch.
- Gidoia: Magdalena Lauritsch, Jessica Lind.
- Produkzinoa: Loredana Rehekampff, Andreas Schmied eta Klaus Graf.
- Musikea: Daniel Helmer eta Wolf-Maximilian Liebich.
- Muntaketea: Christoph Loidl eta Anna Heuss.
- Antzezleak: Julia Franz Richter, George Blagden, Mark Ivanir, Nick Monu eta Daniela Kong.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!