Zorion Eguileor handiak Ohorezko Fant Saria irabazi dau

Bizkaie! 2023-05-08 11:01   Zinemea
Zorion Eguileorrek, besteak beste, Ilargi GuztiakEl Hoyo, eta Viejos filmeetan parte hartu dau.
Zorion Eguileor pozarren Ohorezko Fant Saria hartuta. | Ikusi handiago | Argazki originala

Fant Jaialdia maiatzaren 5ean hasi zanetik makinataxu bat jardura eskaini ditu, besteak beste, La Paradoja de Antares, filmaren proiekzinoa eta Euskerazko zinema. Oraina eta etorkizuna topaketea izan dira, Bego del Teso kazetari eta zinema kritikariak gidatuta; bertan ziran, besteak beste, Paul Urkijo zuzendaria; Nitya López aurten FANTen Niña Coyote eta Chico Tornado vs Don Cóndor eta Ñora Alacrán film laburra aurkeztuko dauena; Eneko Muruzabal, aurten FANTen Polita film laburra aurkeztuko dauena; Alaitz Arenzana, FANTeko Ikuspegi Fantastikoko epaimahaikide eta Zinegoak zinemaldiaren zuzendaria; Vanesa Fernández, Zinebilko zuzendaria; Larraitz Zuazo, Begira Produkzinoak taldekoa; Aitor Gametxo, zinemagilea; Mar Izquierdo, Zineuskadiko koordinatzailea eta Ander Barinaga-Rementeria, aktorea eta produktorea.

Raúl Cerezo eta Fernando Gonzálezek zuzendutako Viejos film luzea, Zorion Eguileor protagonista dauena be erakutsi dabe eta gogoan izan aktoreak bere ibilbideagaitik Ohorezko Fant Saria irabazi dauela (euskal aktore, musikari eta esataria, ibilbide luzea egin dauena, besteak beste, Ilargi Guztiak, El Hoyo, eta Viejos, (Sail Ofizialean lehiatuko dana); Paco Plazak be hartuko dau saria, film bikainen zuzendaria, besteak beste, [REC], Verónica eta Quien a hierro mata. Zorion Egileorrek hasiera galan jaso eban eta Paco Plazak, barriz, Fant Jaialdia zarratzeko ekitaldian jasoko dau, datorren barikuan, hilaren 12an, BBK Salan.

Fantrobia Saria, generoaren barruan ibilbidean aurrera bikain doan persona bat saritzen dauena, Carlota Peredak jaso dau astegoienean, Cerdita thriller-aren zuzendariak. Gaur, maiatzak 8, barriz, Erradication, Shin Ultraman, Wolfkin (Jacques Molitor filmaren zuzendariak prentaurrekoa eskainiko dau), The Lake eta El hombre invisible vuelve filmak ikusteko aukerea egongo da. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu