Hamaika film labur lehiatuko dira 29. FANTeko 'Fant Laburrean, Euskal Filmak' sailean
2023-05-05 09:01 ZinemeaMaiatzaren 5ean, 22:30ean, Bilboko Campos Eliseos Antzokian ikusteko aukerea dago.
Bilboko Udalak atondutako FANT – Fantasiazko Zinemearen Jaialdiak gaur, maiatzak 5, barikua, martxan jarriko dau 29. edizinoa eta maiatzaren 13an amaituko da. Danetara, 47 saio eskainiko ditu, horreen artean Europako hiru estreinaldi eta Estaduko lau estreinaldi.
Kontuak kontu, euskal errealizadoreek zuzendutako filmok Euskal Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria eskuratu ahal izango dabe, 2.000 eurokoa; edota Publikoaren Saria, 3.000 eurokoa. Horrezaz gan, Interpretazio Onenaren Ohorezko Saria be emongo da.
Sail honetan parte hartuko daben film laburrak maiatzaren 5ean, gaueko 22:30ean Campos Eliseos Antzokian egingo dan eta Alex Gerediaga zuzendari eszeniko bilbotarrak zuzenduko dauen edegiera galearen ondoren ikusi ahal izango dira.
Fant Laburrean, Euskal Filmak
- Alumbramiento, Imanol Ortiz Lópezena.
- El fieston, Gorka Aguinagalde eta Xabi Vitoria.
Jai tipikoa (edo ez). Sexua, drogak eta rock'n rolla.
- Encajada, Lle Godoy.
- Holiday, Laura Guerricaechevarría.
- Influencer, Nerea Torrijos.
- Lambroa, Aitzol Saratxaga.
- Ni a sol ni a sombra, Talia Hernando.
- Niña Coyote eta hico Tornado vs Don Condor eta Ñora Alacran, Nitya López
- Polita, Eneko Muruzabal Elezcano.
- Superjodidos, Gastón
- Toc, Amaia San Sebastián.
El Fantástico Caso del Golem
Galaren ondoren, FANTek El Fantástico Caso del Golem filmaren estreinaldia izango da. Bertan izango dira Burnin Percebes -Nando Martínez eta Juan González- filmaren zuzendariak be.
Aitatu zuzendariek 2014tik hainbat film luze eta labur egin ditue. 2020an, La reina de los lagartos filmau eben, Super 8an eta Bruna Cusí eta Javier Botet protagonista zituana. Gaur egun, animazinoko telesail bat atontzen dabiz, Meretricius eta hurrengo film luzea, Royal Films, hain zuzen be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!