10 urte Alfredo Landa joan jakunetik

Bizkaie! 2023-05-03 08:49   Zinemea

Nafarroako Filmotekeak orain hamar urte hildakoari eskainitako zikloa aurkeztu dau.

Dagoeneko 10 urte igaro dira, hamarkada bat, denpora tarte biribila, gomutarako eguna, gure zinemaren historian arrastoa itxi dabenak ez ahaztuteko.

2013ko maiatzaren 9an hil zan aktore bikain, polifazetiko eta nekaezin honek. Duda barik, haren lanbideko onenen artean dago, komiko sentiduten zan. Lau titulu aukeratu ditue, horreetako batzuk estreinaldiak Filmategian. Bere lagun batzuk konbidau nahi izan ditue, besteak beste, José Sacristán, 2013ko omenaldi zikloan bisitau gintuana, etorriko da erakusketea zabaltzen, lagun ahaztezina, Alfredo, gogoratzera. Eta beste kide batzuk, José luis Garci be ikusiko dogu. Film honeek Alfredo Landaren ibilbidean mugarri izan ziran.

Alfredo Landa beste saio batzuetan gogoratuko dogun arren, haren filmografía zabala eta Nafarroako zinemeagaz dauen loturea dala eta, programazino honek balio daiala interprete bikain honi daukotsagun miresmen zintzoa erakusteko.

Egitaraua

- Maiatzaren 5ean, barikuan, 19:30ean: La vaquilla (Sarrerak hemen).

- Maiatzaren 12an, barikuan, 19:30ean: Los santos inocentes (Sarrerak hemen).

- Maiatzaren 19aan, barikuan, 19:30ean: El crack (Sarrerak hemen).

- Maiatzaren 26an, barikuan, 19:30ean: El crack dos (Sarrerak hemen).

Abonuak erosi

Prezioa:

3€ (orokorra).

1€ (Nafarroako Filmoteka eta beste batzuk).

10eko abonoa: 20€

Ordaintzeak ez dau ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbau diranik. Sarrerak jasoteko eskubidea dago saio horretarako eskuragarriak badagoz, behinik behin.

Filmak jatorrizko bersinoan eskaintzen dira. Nafarroako Filmotekeak IHEO dalakoagaz hitzamenean zehaztutakoaren arabera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu