PreFANT-ek makinatxu bat proposamen dakarz

Bizkaie! 2023-04-28 08:22   Zinemea

Jaialdiaren 29. edizinoa maiatzaren 5etik 13ra izango da.

Raquel Alzate ilustratzaileak Barrainkuako Udaltegian Mitologika erakusketaren parte diran artelanak azaldu zituan bart eta Daniel Esteves artisteak Via de Fuga kafetegian (maiatzaren 4an) SiN tíNtulo erakusketea inagurauko dau.

Astegoienean, topaketa bi egingo dira Azkuna Zentroko Bastida Aretoan, Bego del Teso kazetari eta zinema kritikariak moderauta: Carlota Pereda Cerdita-ren zuzendaria eta aurtengo FANTrobia (maiatzak 6) eta, bestetik, euskeraz egindako zinemeari buruzko topaketea (maiatzak 7) Euskerazko zinemea, oraina eta etorkizuna, aukerak eta erronkak izenburupean. Azken honetan, Paul Urkijo, Nitya López, Eneko Muruzabal, Alaitz Arenzana, Vanesa Fernández, Larraitz Zuazo, Aitor Gametxo, Mar Izquierdo eta Ander Barinaga-Rementería lako zinemako profesionalek parte hartuko dabe.

Kontzertuak eta plan gastronomikoak

Maiatzaren 6an, 22:00etan, Via de Fuga kafetegian Claudia Gilen kontzertua egongo da. Ikuskizun honetan, pop, rock, soul eta zinemako musikaz gozau ahal izango da.

Musikaz gan, FANT gastronomiaren mundura be zabaltzen da, fantasiazko zinean oinarritutako pintxoak eta eguneko platerak eskainiko diralako Mariñela jatetxean.

Bestelakoak

Deustuko Liburutegiak Mitologia, sorginak eta magia erakusketea hartuko du maiatzaren 13ra arte. Erakusketan, besteak beste, liburu, CD eta komikiak izango dira.

Horrezaz gan, Begoñako Liburutegiak Sugar eta munduko dragoiak (Kobazuloetatik liburutegietara) hartuko dau maiatzaren 5etik 25era eta hor dragoiek literaturan, komiki munduan, zineman eta musikan itxitako aztarnak ezagutzeko aukerea egongo da.

Apirilaren 28an, 19:00retan, masterclassa egingo da Jon Mikel Bañalesen eskutik, DC Comicsen ilustratzailearen eskutik, FNAC Bilbon, Dibujando cómics: entorno profesional y proceso creativo izenburupean.

Hurrengo egunean, apirilaren 29an, 16:00etatik 20:35era, euskal mitologiaren inguruko rol saio bat egongo da Adur & Atopia RPG izenburupean. Doban da eta euskeraz izango da, La Perrera Udaltegian. Parte hartzeko beharrezkoa izango da izena emotea.

Era berean, FANTek CineClub FAS kolektiboaren kolaborazinoari esker alkarregaz programauko ditue Aitor Elorriagaren El Cometa film laburra eta Alberto Vázquezen Unicorn Wars filma maiatzaren 2an, arratsaldeko 19:45ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu