Belen Ruedak jasoko dau Fantastikoaren Izarra

Bizkaie! 2023-04-21 08:02   Zinemea

29. FANT Jaialdia maiatzaren 5etik 13ra egingo da. 



Bilboko Udala
k atondutako FANT Jaialdiaren egitaraua aurkeztu dabe gaur Bilbon Justo Ezenarro FANT Jaialdiko zuzendariak eta Eugenio Puerto jaialdiaren programatzaileak.

Atontzaileek azaldu dabenez, 47 saio eskainiko ditue aurten, Europan hiru estreinaldi eta lau estreinaldi Estaduan.

FANTek Fantrobia saria, generoaren barruan politto datorren persona bat saritzen dauena, Carlota Peredari, Cerdita filmeko (Nazinoarteko 300 jaialditan baino gehiagotan hautatua eta 90 sari baino gehiago irabazi zituan).  Pereda bere bigarren film luzea lantzen dabil, Belen Rueda protagonista izango dan La Ermita, hain zuzen be.

Horrezaz gan, Zorion Eguileor aktorearen eta Paco Plaza zuzendariaren ibilbideei Ohorezko FANT saria emongo jake.

Maiatzaren 5ean, Campos Eliseos Antzokian egingo dan gala bategaz hasiko da jaialdia eta Alex Gerediaga zuzendari eszeniko bilbotarrak zuzenduko dau, igazko galea eta 2021eko MAX sarien galea be zuzendu zituanak. Ekitaldian Burnin Percebes -Nando Martínez eta Juan González- zuzendariak zuzendu eta Brays Efe, Bruna Cusí eta Javier Botet protagonista dituan El fantástico caso del Gólem film luzea proiektauko dabe, umorerik ilunena eta argitsuena nahasten dituan fantasiazko komedia ganberroa. Ondoren, Sail Ofizialeko 11 euskal film laburren proiekzinoa egingo da.

Maiatzaren 12an, barikuan, FANT zarratzeko ekitaldia egingo da BBK Aretoan eta bertan FANTeko Izarra Saria emongo deutse, Zinemaldiko Sari Nagusia, Belén Ruedari, besteak beste, El Orfanato edo Los Ojos de Julia lako filmeetan protagonistea izan dan aktoreari.

Gala honetan, Increíble, pero cierto da, Quentin Dupieuxek zuzendutakoaren proiekzinoa be izango da, Frantziaren eta Belgikaren arteko koprodukzinoa. Zuzendari horrek Sail Ofizialean be parte hartuko dau, Fumar provoca tos film luzeagaz.

Ohorezko FANT sariak be emongo ditue: Zorion Eguileor, ibilbide luze-luzea dauen euskal aktore, musikari eta esataria, ezaguna, besteak beste, Ilargi Guztiak edo El Hoyo filmakaitik; ganera, Viejos filma aurtengo Sail Ofizialean lehiatuko da. Paco Plazak, barriz, Fant Jaialdia zarratzeko ekitaldian jasoko dau Ohorezko saria, datorren barikuan, hilaren 12an, BBK Salan, [REC], Verónica edo Quien a hierro mata eta beste hainbat lan bikainen zuzendaria.

FANTek maiatzaren 13an emongo dau saritutako titulu guztien barri eta palmares hori Jaialdiko epaimahaiak hautatuko dau; aurten, Sail Ofizialean, honako honee osotuko dabe: Ernesto del Río, ZINEBI (2000-2017) eta Bilbao Bizkaia Film Commission (2006-2017) zuzendaria; Iratxe Fresneda, UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazino Saileko irakaslea eta Irrintziaren Oihartzunak (2016), Lurralde Hotzak-Cold Lands (2018) eta Tetuán (2022) tituluen zuzendaria; eta Marta Medina, zinema kritikaria, gidoilaria eta film laburren egilea.

Ikuspegi Fantastikoa sailerako, epaimahaian Alaitz Arenzana Zinegoakeko egungo zuzendari artistikoa, Javier Echániz gidoilaria eta Susana Miravalles gidoilari, zuzendari eta muntatzailea izango dira.

Saritutako titulu nagusiak maiatzaren 13an, zapatuan, izango dira BBK Aretoan (18:00etan, Ikuspegi Fantastikoa saileko palmaresa eta 20:00etan, Sail Ofizialeko palmaresa).

Sarrerak

Inaugurazino saiorako eta euskal film laburren saiorako sarrerak erosi daitekez Campos Antzokian, 5 euroan eta amaierako galarako eta BBK Aretoko palmaresaren proiekzinoetarako prezio berean.

Azkuna Zentroko Auditorioan eta Gólem – Alondiga zinema-aretoan programautako proiekzinoetarakoo sarrerak be salgai dagoz, 5 euroan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu