'Mosquito' film laburra prest
2023-04-20 09:33 ZinemeaGachiro Films gipuzkoako konpainia eta Culturar-t Bizkaiko konpainia dabiz beharrean.
Gachiro Films eta Culturar-t etxeek Madrilgo Pier 922 Studioagaz batera produzidutako Mosquito film laburrak (Irungo Udalaren babesari esker) zezeilaren 27an amaitu eban filmaketea eta, orain, postprodukzino faseko azken urratsak beteten dabiz.
David R. Losadak (La noche del ratón eta Lady Off film luzeen zuzendaria) zuzendutako film laburra da, eta Mikel Arostegui aktore bilbotarra eta Marta Fuenar aktore kanariarra ditu protagonista.
Gauaren erdian, eltxo batek bikote bat esnatzen dau. Izaki txiker horrek arazo bati aurre egiteko moduak, txikia izan arren, teilatua eta, azken batean, bizitza osoa konpartiduten daben persona biren artean zein ezbardinak izan daitekezan agirian ixteko balioko deutse.
Mosquito filmaren gidoia lau eskutara idatzi dabe Losadak eta Rubén Ávila Calvok. Cristina Camposen erretratu-zuzendaritzearen arduraduna da eta Noemí Chico irundarra arduratu da zuzendaritza artistikoaz.
Film laburra Jorge Luengok muntau dau (2020ko Feroz sarietarako izentauta) eta, gaur egun, besteak beste, eltxoaren 3Dko birsorkuntzea amaitzen dabil,Arostegui eta Fuenagaz batera protagonista dana.
Produkzinoa Pablo Castillok (Gachiro Films) eta Markel Ganboak (Culturar-t) gidatu dabe. Konpainia bien asmoa da Mosquito filmaren estreinaldia 2023an egitea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!