Kerman Lejarragak agur esan deutso ibilbide profesionalari
2023-04-20 08:01 KirolaHemendik aurrera, promotore ibiliko da.
Morgakoak hilaren 29an eban burrukaldia Madrilen, WiZink Centerren, Przemyslaw Runowski poloniarraren kontra baina antza Runowski, managerragaz izandako arazo bat tarteko, ez da burrukan izango; Lejarragaren asmoa zan hitzordu hau erabiltea kirol ibilbideari amaierea emoteko baina orain erabagia auirreratu egin dau, erretiretea, hain zuzen be. Edozelan be, boxeoan jarraituko dau, promotore lanetan ibiliko baita urrerantzean.
Zintzotasun osoz hartu dot erabagia, gehienbat zuokaitik, nire alboan egon zarielako beti, momentu onenetan eta txarrenetan, esan deutse zaleei. Beti pentsau izan dot, dana emoteko kapaz izango ez nintzan egunean, boxeoa itxiko nebala. Boxeoa nire bizitza da, ez noa, baina kirol honen beste aldera pasauko naz. Gaurtik aurrera, buru belarri egongo naz promotore lanetan Autortuko deutsuet burumakur nagoala egoera larril honen aurrean, baina egitasmo ugari ditut eta ilusino handiz ekingo deutsat nire bizitzaren aro barri honi", adierazo dau.
Basque Team Fundazinoak bere babes eta harrotasun guztia adierazo nahi deutso Morgako Errebolberrari.
Kontuak kontu, hurrengo zapatuan, apirilaren 29an, proiektu barriari ekingo deutsat eta zuen laguntzea eta babesa jasotea gustatuko litxakit, aspaldi ikusten ez zan boxeo ekitaldirik handienean. Hausnarketarako egun batzuk behar ditut eta ahal dodanean, emon beharreko adierazpenak egingo ditut azaldu ondoren, eskerrak emon deutsee zaleei: Mila esker emon deustazuen babesagaitik, zuek barik ez litzateke posible izango heldu nazen lekura heltzea, zuek izan zarielako nire kirol bizitzearen erroa.
Morgako boxeolaria (31 urte) welter pisuko nazinoarteko txapelduna WBAn (2016ko martiaren 19an irabazi eban, Bilbon, Laszlo Tothren kontra) eta welter eta superwelter pisuetan EBUko txapelduna izan da bere ibilbidean. 2018ko apirilaren 28an, Bradley Skeete boxeolari britaniarraren kontra, welter pisuko Europako titulua irabazi eta urte horretako zemendiaren 17an, tituluari eutsi eutson, Frankie Gavin menderatuta; superwelter pisuko Europako titulua 2021eko irailaren 11n irabazi eban, Dylan Charrat frantziarraren kontra irabazita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!