ZINEBIK azken 10 urteotako Euskadiko film laburrak Alemaniara eroango ditu

Bizkaie! 2023-04-19 12:43   Zinemea

Oberhausenekoa da, film laburren munduko lehiketarik zaharrena.

ZINEBIk Oberhausengo (Alemania) Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren 69. edizinoan azken hamar urteetan produzidutako euskal film laburren aukeraketea aurkeztuko dau.

Focus Basque Country: Heterogeneous Landscapes hitzordua Alemanian aurkezteko ZINEBI, Etxepare Euskal Institutua, Kimuak eta Basque Audiovisual erakundeakaz lankidetzan ibili dira eta hiru saio aurkeztuko dira, 2014 eta 2021 artean Euskadin produzidutako 18 film labur dokumental, fikzino, animazino eta esperimentalez osotutakoak. Horreetako batzuk ZINEBIn saritu ziran:

Amore d’inverno (Isabel Herguera, 2015) [ZINEBIren 57. edizioan saritua]
Ancora lucciole (Maria Elorza, 2018) [ZINEBIren 60. edizioan saritua]
Areka (Atxur Animazio Taldea, 2017) [ZINEBIren 59. edizioan saritua]
Ehiza (Hauazkena Animazio Taldea, 2020)
Hemen. Gaur. Berriz (Aitor Gametxo, 2020) [ZINEBIren 62. edizioan saritua]
Ikusleak / Los que ven (Jesús María Palacios, 2018)
In ictu oculi (Begiak hesteko artean) (Jorge Moneo Quintana, 2020)
Inner Outer Space (Laida Lertxundi, 2021)
It Is All Right Here (Teresa Sendagorta, 2018)
Love Needs Time to Kill (Txuspo Poyo, 2021)
Lursaguak (Izibene Oñederra, 2019)
Luz a la deriva (Iñigo Salaberria, 2015)
Montes Bocineros (Juan Pablo Ordúñez, MawatreS, 2014)
No hay nada más moderno que envejecer (Sra. Polaroiska, 2018)
Plágan (Koldo Almandoz, 2017)
Soroa (Asier Altuna, 2014)
Variaciones de Winterreise (Inés García, 2018)
592 metroz goiti (Maddi Barber, 2018)

Focus Basque Country: Heterogeneous Landscapes

Martin Scorsesek, Chris Markerrek edo Krzysztof Kieslowskik, Agnès Vardak, Lindsay Andersonek, Chantal Akermanek edo George Lucasek zein milaka zinemagilek aurkeztu ditue zazpi hamarkadetan zehar euren filmak munduko film laburren jaialdirik zaharrenean.

1954an sortua, programazinoa erreferentea izan da beti geroago sortutako lehiaketa espezializatu guztietarako. Horreen artean, ZINEBI, 1959an sortua, Oberhausen (eta Polonia Krakovia eta Finlandiako Tampere jaialdiak bezela), FIAPFek urtero ziurtatzen dau munduko A klaseko jaialdietako bat dala film laburren eta dokumentalen kategorian.

1962an, Alexander Kluge edo Edgar Reitz lako 26 zinemagilek sinatutako Oberhausengo manifestua idatzi eta sinatzeko bidea emon eban; bertan, beren herrialdeko industria zinematografikoaren konbentzionalismoaren aurrean gogaituta egozala aldarrikatzen eben. Manifestu harek bultzatu eban 60ko eta 70eko hamarkadetan Alemaniako zinemearen ikuspegi barritzailea sortu eben zinemagile gazteen balioa nabarmentzea, besteak beste, Werner Herzog, Jean-Marie Straub eta Danièle Huillet, Volker Schlöndorff, Rainer W. Fassbinder edo Wim Wenders, Oberhausen urian hazi zana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu