Zinemearen Jaia maiatzaren 15, 16, 17 eta 18an

Bizkaie! 2023-04-18 11:01   Zinemea

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako zinema-aretoetan izango da.

Lau egun horreetan, ikusleek sarrerak 3,50 euroan ordainduta ikusi ahal izango ditue pelikulak. Horretarako, herritarrek akreditazinoa eskatu beharko dabe, apirilaren 13tik aurrera, ekimenaren webgune ofizialean baina 60 urtetik gorakoek eta 14 urtetik beherakoek ez dabe behar izango.

Maiatzaren 10ean hasiko dira lau egunetarako sarrerak saltzen Interneten eta orduan ikusi ahal izango dira zinema-aretoetan ikusgai ez dagozan hainbat euskal film, besteak beste, 20.000 erle espezie, A los libros y a las mujeres canto, Las buenas compañías eta Gelditasuna ekaitzean.

Ipar Euskal Herrian, garagarrilaren 2tik 5era egingo dabe Fête du Cinema.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu