'20.000 erle espezie' zinema-aretoetan izango da apirilaren 21etik aurrera

Bizkaie! 2023-04-18 09:43   Zinemea

Bilbon, apirilaren 18an, BBK Salan, 19:00retan ikusi ahal izango da.

Sofia Otero '20.000 erle espezie' filmako agerraldi batean. | Ikusi handiago | Argazki originala

20.000 erle espezie filmako protagonista, Sofía Otero, Berlingo 73. Nazinoarteko Zinemaldiko Antzezpen Onenaren Zidarrezko Hartzaren historiako irabazle gazteena Lezaman Athletic Club eta Deportivo Alavés taldeek jokatu eben emakumezkoen partiduaren hasieran izan zan astegoienean eta arratsaldean, barriz, Athleticek eta Realak San Mamesen jokatutako derbian.

Kontuak kontu, Estibaliz Urreseolaren filma ikusteko hitzorduak dagoz aurreikusita:

Bilbon, apirilaren 18an, BBK Salan, 19:00retan, aurrestreinuaren aurreko photocall-a, Estibaliz Urresola, Sofia Otero, Patricia López Arnaiz eta Ane Gabarain aktoreak eta Lara Izagirre produktorea bertan izango diralarik.

Donostian, apirilaren 21ean, Donostiako Zinemaren eta Giza Eskubideen XX. Jaialdiari hasierea emongo deutso Victoria Eugeni Antzokian, 19:30ean hasita. Goizean, barriz, 11:30ean, prentsaurrekoan izango dira Estíbaliz Urresola zuzendaria eta Lara Izagirre produktorea.

Gasteizen, apirilaren 20an, Florida zinema-aretoetan, 19:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu