XX. Giza Eskubideen Zinemaldia apirilaren 21ean hasiko da
2023-04-14 08:22 Zinemea20.000 erle espezie (2023) filmak emongo deutso hasierea.
Justizia unibersala, abortateko eskubidea, Ukraina eta etxebakotasuna izango dira, besteak beste, filmen eta barriketaldietako gaietako batzuk apirilaren 21etik 28ra izango dea eta uriko zenbait lekutan erakusketak be eskainiko dituan zinemaldi honetan.
20.000 erle espezie (2023) filmak, Estibaliz Urresola Solagurenek zuzenduak, emongo deutso hasierea datorren apirilaren 21ean Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldiari, Udaleko Giza Eskubideen sailak eta Donostia Kulturak atondutakoari. Inaugurazinoko ekitaldian, Carmen Castillo zinemagile eta idazle txiletarrak jasoko dau aurtengo sari berezia.
Toi non plus tu n'as rien vu (2022) film frantsesak zarratuko dau zinemaldia apirilaren 28an, Victoria Eugenia Antzokian, film luzeen eta laburren sariak emongo diran galan.
Aurtengo filmen proiekzino gehienak Victoria Eugenia Antzokian izango dira; Antzoki Zaharrean, barriz, proiekzino bi izango dira dira. Bestetik, Tabakaleran hiru film proiektauko dira, Zinema eta memoria ziklokoak. Aurten, 32 nazionalidadeko 40 pelikula (27 film luze eta 13 film labur) programau dira.
Ganera, hiru film eskaini dira uriko ikastetxeetako ikasleentzat. Danetara, 10 proiekzino izango dira, presentzialak, Antzoki Zaharrean: Yoko oporretan (2022), Trash (2020) eta Gabi, 8 urtetik 13 urtera (2021).
Bost erakusketa be izango dira zinemaldiaren programazioaren barruan.
Aurten, barriro be, Esna TÚ giza eskubideei buruzko online jokoa izango da, Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak atonduta eta gai honetan parte-hartzaileek daben ezagutzea probauko dauena.
Zinemaldiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa jasoten dau, Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez eta Eusko Jaurlaritzearena, Giza Eskubideen, Bizikidetzearen eta Lankidetzearen Idazkaritza Nagusiaren bidez, baita hainbat GKEren eta erakunderen laguntzea be, besteak beste, Zehar, Unicef, Gehitu, Amnistia Internazionala, Acnur, SOS Arrazakeria eta FiSahara.
Programazinoan barriketaldiak be izango dira eta horreetan parte hartuko dabe filmen protagonistek, zinemagileek eta berbagai diran gai sozialetan adituek.
Giza eskubideen aldekoen eta urraketen ganeko hainbat alderdiren inguruko hausnarketa, sensibilizazino eta debatea bultzatzea da zinemaldi honen helburua, baita herritartasun aktibo bat sustatzen laguntzea be, justiziagaz eta ekidade sozialagaz konprometiduta.
Sarrerak
Sarrerak (5 €) apirilaren 14an, barikuan, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugenia Antzokiko txarteledegietan eta Internet bidez.
Dobako saioetarako gonbidapenak egun berean jarriko dira publikoaren eskueran antzoki bietako leihatiletan eta online.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!