'Una Ballena’, Pablo Hernando euskal zuzendariaren film luze barria grabetan dagoz Bizkaian

Bizkaie! 2023-04-14 07:59   Zinemea

Ingrid Garcia-Jonsson eta Ramon Barea dira fantasiazko ikutua dauen zinema baltzeko film honen protagonistak.

Una Ballena filmaren grabaketea hasita dago, Señor y Señora etxeak (Gipuzkoa), Sayaka Produkzinoak etxeak (Bizkaia) eta Orisa (Italia) batera produzidutakoa eta Pablo Hernandok, zuzendari eta gidoilari gasteiztarrak zuzendutakoa. Filmak punta-puntako aktoreak izango ditu, besteak beste, Ingrid Garcia-Jonsson eta Ramon Barea eta horreek izango dira fantasiazko ikutua dauen zinema baltzeko film honen protagonistak.

Sei astez filmetea da asmoa, Bilbon eta inguruetan ibiliko dira. Zuzendariak nabarmendu dauenez, eguraldi euritsua ezin hobeto egokitzen da pelikulan gura dogun atmosferara.

Una Ballena fikzinoko lehen film luzea izango da Espainian Green Film ziurtagiria lortuko dauena, produkzino zinematografikoetarako Europako zigilu berde ezaguna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu