Maria Elorzaren 'A los libros y a las mujeres canto', Nantesen saritu dabe
2023-04-12 09:46 ZinemeaFilma apirilaren amaieran estreinauko dabe zinema-aretoetan.
Maria Elorza zinemagilearen A los libros y a las mujeres canto lehen film luzeak Dokumentalen Epaimahaiaren Aitamen Berezia jaso dau martiaren 23tik apirilaren 2ra Nanteseko Zinema Espainiarraren Jaialdiaren 32. edizinoan.
Filma nazinoarteko hainbat jaialditan parte hartzen dago egunotan eta laster, 14an, datorren barikuan, apirilaren 16an Montevideoko Uruguaiko 41. Nazinoarteko Zinemaldian erakutsiko dabe, Panorama Nazinoarteko film luzeen sailaren barruan. A los libros y a las mujeres canto Kanaria Handiko Las Palmaseko Nazinoarteko Zinemaldiaren 22. edizinoan be aurkeztuko dabe, Panorama España sailaren barruan, apirilaren 14tik 23ra. Ganera, Maria Elorzaren filma BAFICI - Buenos Aires Zinema Independentearen Nazinoarteko Jaialdiaren 24. edizinoan be izango da, Argentinako uriburuan, apirilaren 19tik maiatzaren 1era. Pasiones atalaren barruan programau dabe zintea.
A los libros y a las mujeres canto apirilaren amaieran estreinauko dabe zinema-aretoetan. Laster iragarriko dabe zein aretotan erakutsiko dabeen, baita aurrestreinaldiak eta proiekzino bereziak be.
Donostiako Nazinoarteko Zinemaldiko New Directors sailean estreinau eben eta bertan Gazteriaren TCM Saria eta Euskal Zinemearen Irizar Sariaren aitamen berezi bat irabazi zituan. A los libros y a las mujeres canto filmak Gasteizko Euskal Zinema Dokumentalaren VIII. Astean parte hartu dau; Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren 64. edizinoan; Bartzelonako Zinema Independentearen Jaialdiaren Sail Ofizialean, L'Alternativan (Aitamen Berezia); Los trabajos y las noches jaialdian (Aitamen Berezia).
Nazinoarteko estreinaldia, barriz, Rotterdamgo Nazinoarteko Zinemaldiaren (IFFR) 52. edizioan egin eben.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!