Jon Rahm barrikarra, munduko txapeldun, Augustako Mastersa irabazita

Bizkaie! 2023-04-11 07:40   Kirola

Jake Berdea jantzi dauen bigarren euskalduna da Txema Olazabalek jantzitakoaren ondoren.

Augustako Mastersa irabazita, Jon Rahm golf jokalari bizkaitarra munduko sailkapenaren lehenengo postuan jarri da, Scottie Scheffler estadubatuarraren eta Rory McIlroy ipar-irlandarraren aurretik. Augustakoa irabazteak dakarrena da beti jokatu ahal izango dauela txapelketa ospetsu hori eta jakin badaki Ramek urtero afari bat egiten dabela jakearen irabazleek eta aurreko urteko irabazlea izaten dala anfitrioia...

Kontuak kontu, oraindino ez dot barruratu Augusta irabaztea zer dan eta zer ekarriko deustan adierazo dau barrikarrak.

Jon Rahmek Augustan irabazitako Mastersa eta AEBetako Edegia irabazi dituan Europako lehen golf jokalaria da. Orain, Erresuma Batuko Edegia irabaztea da helburua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu