Oraingoz 8.500 ikusle batu dira
2023-04-11 09:05 ZinemeaHurrengoa Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean izango da, apirilaren 14n eta 15ean.
Urtea hasi zanetik, 18 uri/herritan izan dira Mendi Tour 2023 ikus-entzunezkoak eta erantzuna ikusgarria da: 8.500 ikusle batu dira mendia, abenturea, muturreko kirolak eta natura gaien inguruko zinemearen sokara, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiko pelikula hautatuak ikusteko.
Iruña, Donostia, Gasteiz, Bilbo eta Vigo-n egin dira Mendi Tour saioak, baita Eibar, Tolosa, Zumaia, Eskoriatza, Ataun, Leioa, Igorre, Otxandio, Agurain, Vielha e Mijaran (Katalunia), Canet d'en Berenguer (Valentzia) eta Nalda-n (Errioxa) be.
Udabarri oparoa dator:
- Hondarribian, Itsas Etxea auditoriumean, apirilaren 14n eta 15ean.
- Zaldibarren, Liburutegi zaharrean, apirilaren 3an eta 17an.
- Valladoliden, Broadway zinema-aretoetan, apirilaren 17an, 18an eta 19an.
- Bilbon, Basurtoko La Perreran, apirilaren 20an.
- Oñatiko Puntaik-Punta zinema-aretoan, apirilaren 21ean.
- Kanpezuko Kultur Etxean, apirilaren 21ean.
- Camargoko La Vidrieran, apirilaren 26an eta 27an.
Maiatzean, barriz, Arrasate, Zarautz, Berriobeiti, Laudio, Azpeitia eta Burgosen izango dira proiekzinoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!