'Cuerdas', Nanteseko Zinemaldian Film Labur Onenaren saridun

Bizkaie! 2023-04-05 13:02   Zinemea

Filma laster emongo dabe TVEko La 2 saioan.

Estibaliz Urresola euskal zinemagilearen bosgarren lanak —Berlin eta Malagako jaialdietan nagusi izandako 20.000 erle espezie zinemagilearen lehen film luzea apirilaren 21ean estreinauko da zinema-aretoetan eta, bien bitartean, Cuerdas lana autortzen jarraitzen dabe adituek. Frantziako urian martiaren 23tik apirilaren 2ra egindako Nanteseko 32. Espainiako Zinema Jaialdiko film labur onenaren saria hartzea da azkena, Malagako Jaialdiko Fikzinoko Film Laburren Sail Ofizialean eta joan dan zezeileko I. Bilboko - Getxoko Silver Film Festivalean izandako parte-hartzeari gehitzen jakon saria.

Cuerdas filma apirilaren 17tik 22ra Vital Fundazinoa Kulturunean egingo dan II. ICOFF-GASTEIZ, Gasteizko Nazioarteko Film Labur Jaialdian be parte hartuko dau.

Horrezaz gan, Cuerdas laster emongo dabe TVEko La 2 saioan; gogoan hartu Espainia eta Latinoamerikako 1.169 lan jaso dituela.

Irabazleen zerrendea Versión española saioaren denporaldiko azken programan jakinarazoko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu