Lau Haizetara XIX. Dokumentalen Koprodukzino Foroaren deialdia edegi dabe

Bizkaie! 2023-04-05 09:09   Zinemea

Bagilaren 30a da proiektuak inskribiduteko azken eguna.

Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzino Foroaren XIX. edizinoa 2023ko irailaren 25, 26 eta 27an egingo da, 71. Donostia Zinemaldian.

Ekimena IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Produktore Burujaubeen Alkarteak atontzen dau, Donostia Zinemaldiaren lankidetzeari esker.

Hautatutako proiektuek aukerea izango dabe dokumentalagaz lotutako balizko finantziatzaile eta ikus-entzunezko eta zinemagintza arloetako adituakaz batu eta banakako bilerak egiteko.

Bagilaren 30era arte proiektuak inskribiduteko aukerea izango dabe parte hartu nahi daben produktoreek, foroaren webgunearen bitartez. Garagarrilean emongo da hautatuen barri.

ibaia.org/eu/foroa/proiektuaren-inskripzioa webgunean topau daiteke deialdiari eta inskripzino-prozesuari buruzko informazino guztia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu