29. FANT Jaialdia motorrak berotzen

Bizkaie! 2023-04-05 08:35   Zinemea

Raquel Alzate ilustratzailearen Mitologika erakusketea doban bisitau ahal izango da. 

Mitologika euskal mitologiako personaia nagusien irudi-galeria da. Zugarramurdiko sorginak, Mari jainkosa, Gaueko, Jentilak eta Basajaun, jainko, deabru, iratxo eta erraldoiakaz batera, mendeetan zehar iruditerian egon diran euskal mitologiako personaien erakusketa honen protagonista dira, belaunaldiz belaunaldi transmitidutako ehunka kontakizunen bidez.

Erakusketa Raquel Alzateren (Barakaldo, 1972) ilustrazinoak dakarz:

2001ean eta 2002an, Astiberrigaz batera, euskal mitologiari buruzko ilustrazino-liburu bo argitaratu zituan, Mitologika sailekoak. 2005ean, Luis Duránen gidoidun Cruz del Sur albuma be argitaratu eban Astiberrigaz. Nazino mailako komiki-aldizkarietan kolaboretan dau (Tos, Dos Veces Breve, BD Banda, Humo, besteak beste), eta beste hainbat album kolektibotan be parte hartu dau, besteak beste, ...de ellas (Edicions de Ponent), El secreto de Alhóndiga Bilbao (Alhóndiga Bilbaok argitaratua), Historias del olvido (Dolmen) eta Cortocuentos 2, (Astiberri, 2012). Rodolphe gidoilari frantsesagaz batera, La Ciudad de Ys 1. La locura de Gradlon egin dau Frantziako merkaturako eta La Ciudad de Ys 2. La morgana roja (Astiberri, 2013) plazaratu ditu; Navegante en tierra da artistearen komiki barria.

1995ean Arte Eder lizentziaturea egin eban zan UPV/EHUn. Umeentzako ilustrazinoaren eta testuliburuen arloan hasi eban ibilbide profesionala eta, ondoren, dekorazino-enpresetarako formatu txiki eta handiko figurak eskulturan eta ibili zan, baita publizitate-ilustrazinoak egiten be.

Erakusketa nagusi honek, gainera, Irati filmeko personaiei buruzko Paul Urkijoren eta Nerea Torrijosen ilustrazioak eta zirriborroak ditu osogarri legez.

Erakusketea doban da eta Barrainkuako Udaltegian 8:30etatik 21:30eara bisitau ahal izango da maiatzaren 12ra arte.

Beste erakusketa batzuk

Deustuko Liburutegiak apirilaren 17tik maiatzaren 13ra, Mitologia, sorginak eta magia erakusketea hartuko dau, gai horreei buruzko hainbat gauza, liburuak, komikiak, filmak edo CDak.

Ganera, Begoñako Liburutegiak Sugaar eta munduko dragoiak (Kobazuloetatik liburutegietara) hartuko ditu maiatzaren 5etik 25era eta hemen, dragoiek literaturan, komikian, zineman eta musikan itxitako arrastoak izango dira protagonista.

Azkenik, FANT Jaialdiak Sin TíNtulo erakusketea inaugurauko dau, Daniel Esteves Bilbao FormARTEko artistearen ilustrazinoakaz, Vía de Fuga Cafe-n, maiatzaren 1etik 31ra.

Kontuak kontu, maiatzaren 5etik 13ra izango da 29. FANT - Bilboko Fantasiazko Zinemaldia.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu