'El polvo ya no nubla nuestros ojos' filmak irabazi dau XVII. Punto de Vista Jaialdia
2023-04-03 12:22 Zinemea100 film inguru proiektau ditue.
Martiaren 27tik apirilaren 1era 100 film inguru proiektau dira jaialdiak programautako 65etik gora saiotan. Era berean, topaketak egin dira zinemagileakaz, tailerrak, perfomanceak eta umeentzako zinema saioak be izan dira
Punto de Vista 2023 saridunak
Colectivo Silencioren El polvo ya no nubla nuestros ojos aurtengo Film Onenaren Sari Nagusia irabazi dau.
Punto de Vista jaialdiaren hamaseigarren edizinoko nazinoarteko epaimahaikideak Ángel Santos Touza, Hama Haruka eta Marcos Uzal izan dira eta Sail Ofizialeko obra guztiak ikusi ostean, ondoko sariak emotea erabagi dabe:
Sari ofizialak
► Film Onenaren Punto de Vista Sari Nagusia (10.000 euro): Colectivo Silencioren El polvo ya no nubla nuestros ojos.
Epaimahaikideen adierazpena:
► Zuzendari onenaren Jean Vigo saria (5.000 euro): Comes Chahbazianen Nothe village.
► Film labur onenaren saria (3.000 euro): Sharon Lockharten Eventide.
2023ko Punto de Vista jaialdiaren oinarrizko datuak:
– Jaialdian zehar, 65etik gora saio atondu ditue proiekzinoen eta ganerako jardueren artean.
– 100 film inguru eskaini ditue.
– 7 sekzino handitan atondu da egitaraua.
– Sekzino ofizialean 18 film izan dira, 13 nazionalidadetakoak, besteak beste, Peru, AEB, Frantzia, Espainia, Senegal, Japonia, Argentina, Mexiko eta Alemaniakoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!