Getxoko Ibilaldia apirilaren 2an da
2023-03-27 11:01 KirolaAurten Munduko Osasun Erakundearen 75.egunaren harian dator Getxoko hitzordua.
Osasun eta Ariketa Fisikoaren Nazinoarteko eguna berez apirilaren 7an da, baina guk inguruko domeka batean ospatzen dogu Getxon ibilaldi eder bategaz.
Aurten gainera Munduko Osasun Erakundearen 75. Urteurrenarekin bat egingo dogu.
Ibilaldia apirilaren 2an, domekan, izango da eta Algortako Metro plazan hasiko da goizeko 10:00etan. Ez da aurretik izena emon behar, geugaz ibili nahi badozu etorri zaitez ordu horretan Metro plazara eta handik urtengo dogu. Ibilbideak 8 km ditu eta metro plazatik Aixerrotara joango gara eta handik Arrigunagatik eta Usategitik, Ereagara, Areetako Bizkaia zubiko plazan amaitzeko.
Ibilbidea luzeegia dala uste badozu, geugaz Ereagako Igeretxe ondoan egin geinke bat 11:05ak inguruan, bertatik Areetara azken 3 kilometroak egiteko.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!