San Josetako XXXIII. Trikiti Jaialdia, martiaren 18an, Azpeitiko Soreasu Antzokian

Bizkaie! 2023-03-16 11:16   Musikea

Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak eta Azpeitiko Udalak alkarlanean atontzen dabe jaialdia. 

Astegoieneko trikiti doinu eta emozinoak oraindino ahaztu barik, datorren trikiti jaialdirako motorrak berotzen hasiak dira Azpeitian. Urteroko hitzorduari ez deutso hutsik egingo Azpeitiari San Josetako Trikitixa Jaialdiak. Beste urte batez Soreasuko plazea beteteko prest dira atontzaileak. Martiaren 18an, arratsaldeko 17:30etik aurrera trikitixea eta panderoa izango dira protagonista.

Azpeitiko Udalaren izenean, Euskal Herriko Trikitixa Alkartea eta Azpeitiko zein eskualdeko trikiti munduan dabizanak eskertu ditu Eneritz Albizu Kultura batzordeburuak: Trikitia gure herriaren eta eskualdearen joanaren eta orainaren parte garrantzitsua da. Joandako sasoietara begiturea ezinbestekoa da, gaur, oraindino dauen indarra ulertzeko. Gure herriaren, kulturearen eta hizkuntzeari erabat lotutako kultur disziplinea da eta hori bultzatzeko gu beti ondoan izango gaituzue. Zapatu danatan San Josetako Jaialdiaren garrantzia be azpimarratu nahi izan dau: Urteroko hitzordua da, hitzordu garrantzitsua trikitixea gustuko dabenentzako eta bertara joatekok konbita egiten deutsegu zaleei.

Agurtzane Elustondo Euskal Herriko Trikitixa Alkarteko buruak urtean zehar atontzen dituen egitasmoen artean trikitiaren sensibilidade eta beharrei erantzuten saiatzen dirala nabarmendu dau. San Josetako Jaialdia edozeinentzako da.

Ibon Errazuk, EHTEren atontzaile taldekoak ondokoa adierazo dau urtero saiatzen gara oholtza honetan parte hartu izan ez dauen bikote eta taldeei aukerea emoten, nahiz eta ez dan erraza izaten. Aurten be, plazatan ezagunak diran bikote batzuk lehen aldiz parte hartuko dabe jaialdian: Era berean, soinu txiki eta panderoagaz batera bestelako instrumentuak ikusi ahal izango dira, besteak beste, Traditions & Tradizinoak taldearen eskutik, isats-pianoak eta kontrabaxuak, soinu txikiaren doinuak jantziko ditu.

Sarrera batzuk oraindino badagoz 13,5 euroan hemen edo aldez aurretik Sanagustin Kulturgunean. 

Jaialdiko parte hartzaileak

 Aritz, Aitziber eta Anaitz.

 Eneko Arbeo eta Jon Izagirre.

 Eider eta Lierni Tolosa.

 IÑORKINAK.

 Garixe eta Maltzeta.

 Traditions & Tradizinoak.

 Joshua Edelman, Ander Garcia, Xabi Arakamaeta Imanol Intxausti.

 Gonbidatu berezia: Iñaki Larrañaga.

 Enaitz Alberdi, Amets Bilbao, Jokin Tolosa eta Ander Gorostiaga.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu