Mendiko zinemarik onena Gasteizen

Bizkaie! 2023-03-15 13:09   Zinemea

Martiaren 20tik 24ra Mendi Tour Vital Fundazinoa 2023 ekitaldian.

Arantxa Ibáñez de Opacua Vital Fundazinoko zuzendaria eta Aitor Elduaien Mendi Tour-Mendi Filmeko komunikazino arduraduna. | Ikusi handiago | Argazki originala

Mendi Tour, Mendi Film jaialdiko film onenen zirkuitu ibiltaria, 2023ko denporaldi bete-betean helduko da Gasteizko Vital Fundazinoa Kulturunera. Martiaren 20-22-23-24an, Mendi Tour Vital Fundazinoa Vitori-Gasteiz 2023 zikloak 11. edizinoa beteko dau Arabako uriburuan. Saioetara bertaratzen diranek mendiko zinemarik onenagaz eta barrienagaz gozauko dabe.

Alpinismoaren, izotz eta arroken eskaladearen, muturreko eskiaren, ur bizietako kayaken, esplorazinoaren eta natura basatiaren inguruko 13 film eskainiko dira. 2022ko abenduko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdian sarituak eta hautatuak izan ziran filmak.
 
Gidoi landuak, argazki bikainak, ikuslea abenturara eroaten daben soinu-bandak…

Boladan dagoan zinema-genero honetako zuzendari onenen eskutik. Zinema-saio honeek gomendagarriak dira mendizaleentzat, zinema dokumentala maite dabenentzat eta edozeinentzat.


Saioak 19: 30ean hasiko dira eta sarrerak, 5 euroan dagoz www.fundacionvital.eus webgunean edota Vital Fundazinoak Kordoi Etxean dauen egoitzan (Aiztogile kalea 24) erosi daitekez, baita txarteldegian be, saio egunetan, baldin eta lekua badago, 18:30etik aurrera.

Vital Fundazinoa Mendi Film Festival alkarteagaz alkarlanean dabil ekitaldia atontzen eta Lurraldera zabalduko dau eskaintzea, zirkuituari beste egoitza bi gehituz: Kanpezuk apirilaren 22an eta Laudiok maiatzaren 19an, 2023ko Mendi Tourra hartuko dabe, aurreko edizinoetan Agurainek, Murgiak eta Guardiak egin bezela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu