Oreka TX Bime Bogotan Basque.Music-en eskutik

Bizkaie! 2023-03-14 08:20   Kirola

Azokearen hurrengo edizinoa 2023ko maiatzaren 3tik 7ra egingo da.

Musika Industriaren Nazinoarteko Topaketea orain hamaika urte hasi zan Bilbon eta Amerikako kontinentean bigarren edizinoa ospatuko da aurten. Hitzordua 2023ko maiatzaren 3tik 7ra izango da Bogotan.

Bimek 50 herrialde baino gehiagotako musikearen industriako profesionalak batzen ditu urtero. Bogotako edizinoko programan, nazinoarteko erreferentziazko ekitaldia da esentzia eta espiritu barritzailea ardatz hartuta, jorratuko diran gaien zabaltasunean islatzen da: Jokera artistikoak, jaialdiak, garapen jasangarria, barrikuntza teknologikoa, grabautako musikea eta zuzeneko musikea, plataformak, startupak edo marko legegileak eta horreek dira paneletan, tailerretan eta masterretan eztabaidatuko diran gaietako batzuk.

Euskal musikeak ikusgarritasun berezia izango dau Bogotan: Oreka TX taldeak parte hartzeaz gan, jardunaldi profesionalak, negozio-hartu-emonak, showcaseak eta kongresuak euskal profesionalek, artistek eta enpresek parte hartuko daben jardueretako batzuk baino ez dira izango.

Orain hamaika urtetik urria heltzen dan bakotxean Bilbon jazoten dan moduan, maiatzeko lehenengo astean, musikearen industriako barrikuntzearen, teknologiaren, networkingaren eta etorkizunaren erdigune bilakatuko da Bogotá. Eten barikn eraldatzen dagoan industria baten etorkizuna sustatzen daben erronken ganean hausnartzeko topaleku bat sortzea helburu dauen ekitaldi garrantzitsua izango da.

Maiatzaren 3tik 7ra Bogotan, Latinoamerikako eta Europako profesionalak batuko dira BIMEn, kontinente biak lotzen dituen zubiak inoiz baino sendoagoak diran honetan. Urteko 365 egunetan dago aktibo Bimeren online plataformea eta mundu osoko musikearen 3.000 profesional baino gehiagogaz hartu-emonetan jarteko aukerea eskaintzeaz gan, aurreko edizinoetako edukiak be badagoz bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu