'Everything everywhere all at once' filmak 7 Oscar irabazi ditu

Bizkaie! 2023-03-13 07:45   Zinemea

Cate Blanchettek ez dau irabazi emakumezko aktore onenaren saria.

Daniel Kwan eta Daniel Scheinert | Ikusi handiago | Argazki originala

95. Oscar sarietan, zazpi irabazi ditu ditu. Daniel Scheinert eta Daniel Kwanen filmak: film onena, zuzendari onena, editatze onena, jatorrizko gidoi onena eta emakumezko aktore, bigarren mailako gizonezko aktore eta bigarren mailako emakumezko aktore onenak.

Galan nagusi izan dan filmak Evelyn (Michelle Yeoh) AEBetan bizi dan etorkin txinatarrak mundua salbetako bizi dauen abentura basatia dakar. Multiversoko munduetan galduta, botere bereziak erabili beharko ditu galzorian dan aitatu mundu horren arrisku ezezagunetatik babesteko.

Ganerakoan, Brendan Fraserrek irabazi dau gizonezko aktore onenaren saria, The whale pelikulan egindako lanari esker.

Esku hutsik joan dira The Fabelmans eta Steven Spielberg zuzendaria, The banshees of Inisherin, Elvis, Triangle of sadness, Tár eta Cate Blanchett, emakumezko aktore onenaren saria irabazteko faborito nagusia zana.

Animaziozko film onenaren saria Guillermo del Toro mexikarrak irabazi dau, Pinocho lanari esker; gidoi egokitu onena Women talking filmak eroan dau, Miriam Toewsen eleberria zinemara ekarteko lanagaitik; eta Navalny Errusian preso dagoan politikariari buruzko lanak irabazi dau dokumental onenaren saria.


Irabazleen zerrendea

Film onena: Everything everywhere all at once.

Zuzendari onena: Daniel Kwan eta Daniel Scheinert.

Emakumezko aktore protagonista: Michelle Yeoh (Everything everywhere all at once).

Bigarren mailako emakumezko aktore onena: Jamie Lee Curtis (Everything everywhere all at once).

Gizonezko aktore onena: Brendan Fraser.

Bigarren mailako gizonezko aktore onena: Ke Huy Quan (Everything everywhere all at once).

Animazinoko film onena: Pinocho.

Nazinoarteko film onena: All quiet on the Western front (Alemania).

Argazkilaritza onena: All quiet on the Western front.

Jjantzi diseinu onena: Black Panther: Wakanda Forever.

Gidoi egokitu onena: Women talking.

Jatorrizko gidoi onena: Everything everywhere all at once.

Dokumental onena: Navalny.

Film labnur dokumental onena: The Elephant Whisperers

Editatze onena: Everything everywhere all at once.

Abesti onena: Naatu Naatu (RRR)

Produkzino diseinu onenas: All quiet on the Western front

Efektu berezi onenak: Avatar: The Way of Water.

Animazinoko film labur onena: The Boy, the Mole, the Fox and the Horse.

Fikzinoko film labur onena: An Irish Goodbye.

Jantzi diseinu onena: Black Panther: Wakanda Forever.

Mkillaje eta ule-apaintze onena: The whale.

Soinu banda onena: All quiet on the Western front.

Soinu onena: Top Gun: Maverick.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu