‘durangas’ dokumentalaren aurrestreinaldia, martiaren 11n izango da Durangon
2023-03-10 13:19 ZinemeaRaquel Calvok zuzendu eta Huts Laborategiak produzidutako lana da.
50 bat emakumek (Flora Ncara, Uri Ruiz, Ángela González, Ángela Soriano, Marisa Barrena, Maite Agirre, Arrate Bañeres, Asun Canales, Miren Sarrionandia, Rosi Larralde, Maite Aranburu, Luisi Gómez, Mila Larralde, Asun Larralde, Itxaso Izundegui, Pilar Txuntxurreta, Puri Sarrionandia, Bitori Ruiz eta Itziar Urionaguena) parte hartu dabe Durangon bizitako 60. eta 90. hamarkaden oroimen prozesuan eta martiaren 11an, Zugaza zineman durangas dokumentalaren aurrestreinaldia ikusteko aukerea egongo da. Huts Laborategiaren produkzinoa Durangoko Udalaren Bardintasun eta Nagusien sailen laguntzea izan dau. Proiekzinoa emakumeen nazinoarteko eguna ospatzeko atondutako programazieoaren barruan kokatzen da. Filma eguerdiko 12:00etan aurkeztuko dabe Raquel Calvo zuzendariak eta Arrate Bañeres protagonistetako batek. Ondoren, barriketaldia egindo dabeute bertaratutakoakaz.
durangas dokumentalean agertzen diran protagonisten alkarrizketa, hausnarketa eta, azken finean, hareen bizitzen emoitzea da. Norberaren jatorria, hezkuntzae, enplegua, sexualidadea edota aisialdia ardatz hartuta, 60. eta 90. hamarkaden gainean dituen gomutak josten ditu.
Dokumental labur honen helburua gomutea modu kolektiboan eregitea da, gidoi barik, hautatutako protagonista barik eta istorioaren formea zehaztu barik. Labur esanda, emakumeek Durangon bizitako urteak alkarregaz gogoratzea eta kontetea zan asmoa. Hogei bat tailer eta alkarrizketen bitartez narrazinoa edukiz bete zan eta horri protagonistakaz egindako grabazino ludiko batzuk eta Durangoko Orfeoiko emakumeakaz egindako soinu-bandearen grabazinoa gehitu jakozan.
Durangoko Orfeoiko emakumeek interpretautako soinu-bandea
Durangoko Orfeoiko emakume bik dokumentalaren prozesuan parte hartu izanak soinu banda berezia sortzeko aukerea zabaldu eben. Lehenengo, Asier Pérez Basterrak dokumentalerako sortutako soinu-bandea asmau, ondoren, Garazi Navas Mundiñanok ahotsakaz emoteko egokitu eta azkenik, irailean, orfeoiko emakumeek abestu eben. Navasen gidaritzapean abestu eben emakumeek irailean, diskordantziaz betetako partitura atonala erronkea izan baitzan.
Produkzinoan udal baliabideen laguntzea be izan da, besteak beste, Andragunea, tailerrak eta alkarrizketak hortxe gauzatu baitira, Udal Artxiboa edo San Agustin Kultur Gunea be ezinbesteko0ak izan dira.
Jarlekuen errserbea zapatua baino lehen egin daiteke huts.lab@gmail.com eta huts@huts.eus helbideetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!