'Anwar' Iruñeko, Bilboko eta Madrileko zinema-aretoetan estreinauko da
2023-03-10 12:48 ZinemeaCines Golem-ek proiekzinoak hartuko ditu martiaren 14, 15 eta 16an.
Rosa García Loirek zuzendu eta Alex Txikon mendizalea protagonista dauen Anwar (Full of Light) film dokumentala ikusi ahal izango da datorren astean Iruñea, Bilbao eta Madrilgo Golem zinema-aretoetan. Sarreren irabazia EKI Fundazinoarentzat izango da.
Filmaren ondoko proiekzinoak izango dira:
Martiak 14, martitzena, 19:30ean. Iruñeko Golem Baiona zinema-aretoetan.
Martiak 15, eguaztena, 19:30ean. Bilboko Golem Alondiga zinema-aretoetan.
Martiak 16 eguena, 19:30ean. Madrileko Golem zinema-aretoetan.
Datorren astelehenean, martiaren 13an, prentsaurrekoa atondu dabe Iruñean, ondoren Iruñeko Golem Yamaguchi zinema-aretoetan egingo diran proiekzinoak aurkezteko. Pasea 10:00etan izango da. Ondoren, 11:30ean, prentsaurrekoa eta zinemako aretoan Rosa García Loire filmaren zuzendari nafarra izango da.
* Kazetarientzako erreserbea egiteko bialdu baieztapena datorren domekea baino lehen, hilak 12, 15:00etan edo idatzi escribe@nuevecartas.com helbidera.
Alex Txikon euskal mendizalea protagonista duen mendizaletasun, alkartasun eta energia barriztagarrien istorio honek nazinoarteko hogeita hamar bat jaialditan parte hartu dau eta hainbat jaso ditu Alemaniako Better World Film Festivalen, Italian Frida Film Festivalen, International Gold Awards sarietan eta New Yorken. Movie Awards, AEBetakoak, Florence Film Awards italiarrak, Suediako Boden Nazinoarteko Zinemaldia, Suediako Stockholm City Film Festival, Kiez Berlingo Zinemaldia, Txekiar Errepublikako BlueSki Film&Music Jaialdia eta Trentoko Zinemaldia, Italian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!