'Gora bizitza' Kerobia taldeak kantu eta bideoklip barriak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2023-03-10 09:07   Musikea

% 100n Inteligentzia Artifizialaren bidez sortutako bideoklipa da.

Taldearen lan barriaren lehenengo aurrerapen kantua sorpresa bereziagaz dator: Esaten dabe ezer ez dala txarra, zelan erabilten dan dala gakoa. Guk uste dogu hori zentzunik bakoa dala. Gauza batzuk hobe da ez erabiltea (armak, pribilegioak, artsenikoa...). Inteligentzia Artifizialari buruz oraindino ez dakigu ezer. Arrakalea egin, gaiztoek hormak zimendatu baino lehen. Gero, erresistentzia eta eraldaketa estrategia aldatuko dogu dino taldeak.

Lehenengo lan hau, beraz, proba bat da, olgetea Kerobia taldearentzako. Baina lan metodo honek galdera batzuk dakarz: Segurutik teknologia barriaren kuriosidade hutsak be izan dau erruaren parte: Magia apur bat hotsitzeko gure buruari esan deutsagu: Gogoeta egin daigun sormenari buruz garai barri honeetan, ez gaitezen itsutu teknika progresuaren miresmen hutsagaz. Horrek ez dau baliorik autortu dau Kerobiak.

Kantu barri honen konposizinoan bost kideek hartu dogu parte. Saiatu gara tesitura barriak ekarten. Kerobiaren estiloan sakontzen. Eta galdera bat etorri jaku burura. Kapaz izan daiteke Inteligentzia Artifiziala Kerobiaren kantu bat sortzeko? Pentsatu daigun horretan. Guk uste dugu ezetz. Lan hau, beraz, aproba bat da. 

 

Ikusi hemen bideoklipa: Gora bizitza (eta esplorazinorako beste zenbait aurrebaldintza).

Klip egilea: Iñigo Chalezquer.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu