Euskadi, Nafarroa, Galizia, Asturias eta Kantabriak CORTEN film laburren zirkuitua sortu dabe
2023-03-02 07:56 ZinemeaLehehengo hitzordua martiaren 3an eta 4an izango da Kantabrian.
CORTEN ekimenak Euskadi, Nafarroa, Galizia, Asturias eta Kantabriako katalogoetan hautatutako film laburretarako publiko barriak sustatu, zabaldu eta topau nahi ditu. Sortu barri dan zirkuitu honen helburua lekuan lekuko talentua indartzea be bada, trukerako espazioak eta zuzendarien artean sinergiak sortuz.
Bilboko Azkuna Zentroan egindako CORTEN zirkuituaren aurkezpenean parte hartu dabe Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak, Ignacio Apezteguía Nafarroako Kultura zuzendari nagusiak, Gema Agudo Kantabriako Gobernuko Kultura Ekintzako zuzendari nagusiak eta Pablo León Asturiasko Gobernuko Kultura eta Ondarearen zuzendari nagusiak.
Euskadi, Nafarroa, Asturias eta Kantabriako ordezkariek aurkezpenean adierazo daben lez, talentua konpartidu, ezagutu, balioetsi eta erakusteko gune bat edegiteko bokazinoagaz jaio da CORTEN. Urtero katalogo bakotxaren azken edizinoetan sartutako titulu barriak erakusteko zirkuitua da. Horretarako, hainbat pase programau dira, modu koordinatuan, publiko orokorrarentzat, parte hartzen dauen komunidade bakotxeko uriburu edo uri garrantzitsuenetan. Holan, urtero Kimuak katalogoan sartzen diran euskal film laburrak, Shorts from Galiciako galiziarrak, Laboral Cinemateca katalogoko asturierazko film laburrak, Cantabria en corto programan jasotako kantabriarrak eta Nafarroako Shortzinema nafarrak euren komunidadetik haragoko filmoteketan eta zinema-areto komertzialetan ikusteko aukerea izango dabe. Gainera, zuzendariakaz euren lana aurkeztu eta topaketa profesionaletan parte hartu ahal izango dabe.
2023an, erkidego bakotxak egun biko ekitaldia atonduko dau, proiekzinoz eta topaketa profesionalez osotua: Koprodukzinoa sustatuko da eta bost lurraldeetako errealizadore eta produktoreen artean lotura barriak sortuko dira. Topaketak holan atonduko dira: Bariku arratsaldeetan, lurralde anfitrioiko film laburrak proiektauko dira; zaspatu goizean, topaketa profesionalak izango dira, mahai-inguruak, master class-ak, networkin-ak...; eta arratsaldean, konbidautako lurraldeen film laburrak erakutsiko dira, egileek aurkeztuta.
CORTEN zirkuituko lehen proiekzinoa astegoien honetan bertan izango da Kantabrian. Honako honeek dira ganerako hitzorduak:
• Martiak 3-4: Kamtabria.
• Martiak 24-25: Asturias.
• Apirilak 14-15: Galizia.
• Apirilak 21-22: Nafarroa.
• Apirilak 28, 29, Euskadi.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!