Karta berezia jaso dau Iribarrek 80. urtebetetzean
2023-03-01 10:47 KirolaErregalu berezia egingo deutse 2023an talde zuri-gorriaren 125. urteurrena ospatzen dala aprobetxauta.
Jose Angel Iribarrek, Athleticen historian partidu gehien jokatu dituan futbolariak, 80 urte beteko ditu gaur, martiak 1. Mitoz betetako klub honetan, beharbada Iribar handiena izango da edo, duda barik, miresmen eta maitasunik handiena sortzen dauena.
Bilboko Udalak eta Athletic Clubek Iribarri erregalu berezia egingo deutse 2023an talde zuri-gorriaren 125. urteurrena ospatzen dala aprobetxauta.
Iribarri, Txopori, jakinarazo deutse Bilboko Alkate Juan Mari Aburtok eta Athletic Clubeko presidente Jon Uriartek sinatutako karta baten bidez, zale guztien izenean dalako.
80. urtebetezeko kartea Jose Angel Iribarri
Jose Angel Iribar maitea:
Lehenengo eta behin, zorionak zure 80. urtebetetzeagaitik arkaiguzu tartean sartzea, baina itxi eiguzu miresten eta maite zaitugunoi be zeurea eta zure senideena dan egun berezi hau ospatzen. Historia egin zenduan berdegunean gure kolore zuri-gorriak defendiduten baina, zure partidu eta geldiketa guztien gainetik, hori dana zelan lortu zenduean gogoratzen dogu. Erreferentea zara gure Klubarentzat, gure uriarentzat, munduarentzat eta zelan ez, gure Herri osoarentzat. Urte honeetan guztietan egunero egin dozu lan gure sustraiak bizirik eusteko eta oraindino be horretan zabiz. Gure kultureak, gure ohiturek, gure euskereak... asko zor deutsue. Eskerrik asko.
Ora aste batzuk konbidapena egin geuntsan futbolaren munduari, astegoien honetan atezain guztiak baltzez jantzi daitezen, zeuk egiten zenduan legez. Omenaldiak maite ez dozuzan arren (zure apaltasunaren ezaugarri), badakigu aintzatespen honek ilusino handia egin eutsula.
Orain, Angel, beste sorpresa baten barri emoteko idazten deutsugu. Denporan iraungo dauen opari bat preparetan gabiz zuretzat, zure ereduak gugan irauten dauen bezela. Udala eta Kluba batu ginanean argi izan genduan ezin eitekeala zuretzat opari hoberik egon bazkideek, munduko athleticzaleek, jarraitzaileek eta maite zaituen Herriak alkarregaz egindakoa baino. Horregaitik, zure betiko presentziagaz jantziko dogu Bilbo. Laster zehetasun gehiago emongo deutsguz, baina jakin eizu 2023. urtea amaitu baino lehen aitatutako maitasun horrek guztiak eskultura itxurea hartuko dauela San Mames ondoan. Izan be, Iribar lakorik ez dago munduan.
Juan Mari Aburto- Bilboko alkatea.
Jon Uriarte - Athletic Clubeko presidentea.
Eta, jakina, Jose Angel Iribar mundu osoan miresten daben bazkide, athleticzale eta persona guztiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!