Sofia Oterok Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Zidarrezko Hartza irabazi dau

Bizkaie! 2023-02-27 07:45   Zinemea

Oterorenaz gan, 20.000 erle espezie filmak Guild Film Prize saria eta Berlinale Morgenpost Readers’s Jury Award sariak irabazi ditu. 

Estibaliz Urresola eta Sofia Otero | Ikusi handiago | Argazki originala


20.000 erle espezie filmako taldea.

Estibaliz Urresola Solagurenek zuzendutako 20.000 erle espezie filmak Guild Film Prize saria, Alemaniako erakusketariek Berlinaleko Competition saileko Film Onenari emoten deutsena eta Berlinale Morgenpost Readers’s Jury Award saria eta estreinuko proiekzinoan izan ziranen 10 munutuko talo zaparredea be jaso ditu; Berlinaleko Sail Ofizialean bere opera primagaz lehiatu dan lehen euskal zinemagileak, errekomozimendu handia jaso dau kritikari eta publikoaren aldetik.

Sofia Oterok, aitatu filmako protagonisteak, Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Zidarrezko Hartza irabazi dau. Coco-rena egiten dau, trans personaiarena, hain zuzen be, eta Naizen (Transexualidade egoeran dagozan ume eta gazteen familien alkartea) lan bikaina txalotu eta eskertu egin ditu Sofia eta Estibaliz Urresola be umeen transexualidadea ezagutarazoteko egindako lanagaitik.

Kontuak kontu, errekonozimendu horrek aparteko garrantzia hartzen dau kontuan hartzen badogu gaztelaniaz, euskeraz eta frantsesez filmautako lana dala, Berlinalen euskerea lehenengoz entzun da eta, beraz Laudioko zinemagileak hainbat traba hausiz eta euskal zinemea munduko zinema-jaialdi garrantzitsuenetako baten mapan kokatu daitu.

Gariza Films, Inicia Films eta Sirimiri Films enpresek produzidu dabe 20.000 erle espezie filma. Cocoren istorioa azaltzen deusku, ez da eroso sentiduten ganerakoek beragandik espero dabenagaz eta ez daki zergaitik. Inguruko guztiek Aitor deitzen deutsen arren berak ez dau bere burua izen horregaz identifiketan. Coren amak, Anek, udako oporraldia erabiliko dau bere hiru seme-alabakaz jaioterrira bueltetako. Bertan Lita amamagaz zein izeko Lourdes erlezainagaz alkartuko da. Uda erabagior honek hiru belaunalditako emakume horreen bizitzak eraldatuko ditu euren bildur eta zalantzei aurre egitera behartuz.

Berlinen izandako erantzun bikainaren ondoren, 20.000 erle espezie filmak Estaduko zein nazinoarteko hainbat jaialditan jarraituko dau bere ibilbidea, baita Alemanian be baina Malagako Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartuko dau eta D’A Film Festival jaialdi katalaneko amaierako galan proiektatuko da.

Encounters

Encounters sailean be nabarmendu da euskal zinemea, Samsara filmak epaimahaiaren sari berezia jaso baitau. Lois Patiñok zuzendutako eta Señor y Señora etxeak produzidutako film luzea da. Zinemagileak heriotzeari buruzko hausnarketea egiten du erlijinotasun budistearen ikuspegitik.



Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu