'Ainarak' filmaren proiekzinoak: Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Aragoi eta Iparralden

Bizkaie! 2023-02-24 12:13   Zinemea

Anne Etchegoyen da protagonista 'Ainarak' filman.

Juan San Martín eta Ritxi Lizartzaren filma gaur, zezeilak 24, Ziortza-Bolibarreko udal Aretoan, arratsaldeko 18:00retan, ikusi ahal izango da eta aurrerago makinatxu bat proiekzino aurrikusi ditue:

Martiaren 2an, Iruñan, Nafarroako Filmotekan, 19:30ean.

Martiaren 5ean, Anoetako Mikelasagasti Auditorioa, 18:00retan.

Martiaren 5ean, Igorreko Lasarte Aretoan, 19:30ean.

Martiaren 5ean, Otxandioko Mainondoko Gimnasioan. 18:30ean; proiekzinoa eta Anne Etchegoyenen kontzertu akustikoa.

Martiaren 7an, Elgetako Pleno Aretoan, 18:30ean.

Martiaren 8an, Amezketako Kultur Etxean, 18:00retan.

Martiaren 8an, Villanuako Villanúa Liburuteaguian eta Anne Etchegoyenen kontzertu akustikoa.

Martiaren 8an, Meñakako Andra Mari Eleizan, 19:00retan.

Martiaren 9an, Bakioko Txakolingunean, 19:00retan; Anne Etchegoyenenek kontzertu akustikoa eskaiiko dau.

Martiaren 10ean, Alkizako Fagus Interpretazio Zentruan, 18:00retan.

Martiaren 10ean, Zeraineko Kultur Etxean, 18:30ean.

Martiaren 10ean, Legazpiko Latxartegi Aretoan, 20:00retan.

Martiaren 10ean, Lasarte-Oriako Manuel Lekuonan.

Martiaren 11n, Canfranceko Ikastetxeko Balioanitzeko Gelan, 18:00retan.

Martiaren 11n, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean, 20:00retan; Anne Etchegoyenenek kontzertu akustikoa eskainiko dau.

Martiaren 12an, Donapaleu/Saint-Palaiseko Saint Louis Complexen, 16:00retan; Anne Etchegoyenenek kontzertu akustikoa eskainiko dau.

Martiaren 15ean, Iruñako Kondestable Aretoan, 19:30ean;Anne Etchegoyenenek kontzertu akustikoa eskainiko dau.

Martiaren 17an, Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean, 19:00retan.

Martiaren 23an, Idiazabaleko Guraso Alkartean, 19:00retan; Anne Etchegoyenenek kontzertu akustikoa eskainiko dau.

Martiaren 30ean, Zaldibarreko Liburutegi Zaharrean, 18:30ean.

Ainarak

Dokumental hau Ainarak transmedia proiektuaren inguruan datorren ondarea berreskuratzeko proiektu zabalago baten parte da eta horren ondorioz webdoc ainarak.eus be sortu da, sustatzaileek genero eta urtaroko migrazio mugimendu honen memoria berreskuratzeko.

2020ko urria eta 2021eko bagila bitartean Nafarroan, Aragoi eta Zuberoan filmautakoa, filmak kokapen ikusgarriak ditu, besteak beste, Erronkari, Ansó eta Hecho haranetan; Las Cinco Villas eskualdea; Santa Engrazia, Mauleón-Licharre, Saint-Palais, Burgui, Erronkari, Isaba, Urzainqui, Ezkaroz, Otxagabia, Jaurrieta, Luesia, Juslibol, Vidángoz, Zaragoza eta Iruñea herriak.

Juan San Martinek eta Ritxi Lizartzak zuzenduta eta Marga Gutiérrezek gidoilariagaz, Ainarak Anne Etchegoyen dau protagonista, bait jatorrizko musikearen egilea be. Quim Torrens Argazki zuzendaria da. Ritxi Lizartza eta Rosa García dira produktoreak.

Ainarak Maluta Films eta 601 Productions-en produkzinoa da. Gaztelaniaz, euskeraz, frantsesez eta aragoieraz errodautakoa, filmak Eusko Jaurlaritzearen, Nafarroako Gobernuaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta EiTBren partaidetzea izan dau. Filmak 85 minutu irauten dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu