‘Momiak’ filma gaur, zezeilak 24, helduko da EAEko zinema-aretoetara

Bizkaie! 2023-02-24 10:47   Zinemea

Zinema Euskeraz programearen barruan dator.

Juan Jesús García Galocha espainiarrak zuzendutako filma da eta publiko orokorrari zuzenduta dago.

Filmaren nondik norakoetan nabarmentzen da Lurraren erraietan momien uria dagoala. Inperioaren aginduz, Nefer printzeseak Thurtekin ezkondu behar dau, gurdien auriga ohi bategaz. Ez batak ez besteak ez dabe ezkondu nahi; Neferrek askatasuna maite dauelako, eta Thutek ezkontzeari alergia deutsolako. Baina jainkoen asmoak ezeztauezinak dira: Thutek Neferregaz ezkondu eta faraoiak emon deutson errege eraztuna jagon beharko dua. Horri zeozer jazoko balitxaio, Thutek begiak eta mihia galduko leukez. Bitartean, gure munduan, Lord Carnabyk indusketa arkeologiko bat egin eta gauza berezi bat topetan dau: Egiptoko errege-ezkontzako eraztun bat! Thut gizakien mundura joan behar da ha berreskuratzera. Ondoan Sekhem, 12 urteko anaia, bere krokodilo maskoteagaz eta Nefer ditu. Alkarrekin abentura handi bat biziko dabe Londres modernoan etaeuren asmoetan sartzen ez zan gauza bat deskubriduko dabe: maitemintzea zer dan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu