Iban del Campok zuzendutako 'Sorbeltza' film laburra Ibizan aurkeztuko dabe
2023-02-24 08:48 ZinemeaFilm laburrean jorratzen dan gai nagusia insomnioa da. Hau gizabanako isolatu, estresau eta lehiakorren gizarte batean, ansiedade eta bildur lez ulertzen da. Koronabirusaren ondorietako bat, aurrekaririk bako krisi ekonomikoaz gan, jente askok lo egiteko arazoak areagotu izana izan da. Giro horretan sortzen da gure protagonista. Krisi guztietatik urtetako beharrezkoa dan ustezko espiritu ekintzaileari buelta ironikoa emon ez, lo egiteko kapaz ez diranentzat edo bakarrik lo egin nahi ez dabenetzako loti eder lez eskainiko da.
Ekoizpen honen erronka nagusietako bat kokaleku nagusia aukeratzea izan da; belaontzi bat Pasaiako badian eta Kantauri itsasoaren handitasuna. Narrazinoa Euskal Herri moderno eta postpandemikoan natura horretan sorbeltzek oinarrizko zeregina jokatuko dabe, gure loti ederrarentzat askatasunaren sinbolo legez. Sorbeltza Euskadin udan agertzen dan hegazti berezia da eta bere izena iluntasunean sortua esan nahi dauena, bere kolore baltz eta igitai formako hegalakandik da. Bizitza osoa airean egiten dabe, airean jan eta aparkau egiten dira, airean lo be egiten dabe, hegalkina gitxituz eta gauero mila edo bi mila metrora igoz. Gure loti ederra liluratuta geratuko da airean lo egiteko gaitasun horregaz, ezezagunakaz lasai lo egiteko doeagaz.
Pelikula honetarako belaontzi ezin hobea topau dogu: Lucrecia belaontzia, abentura hau aurrera eroateko giltzarri izan diran itsasgizon gipuzkoar gazte biren jaubetzakoa. Belaontzia menperatzea eta Kantauri itsasoa, Pasaiako badian bizi diran korronteak eta haizeak, ezagutzea erabagigarriak izan dira. Lucrecia 1927an eregitako belaontzi holandar enblematikoa da. Gure uretan jardunean dagoan belaontzi zaharrenetako bat da, luxu bat gurea lako produkzino xume batentzat.
Filmaren sorkuntza-prozesu osoa markau daben erabagi estetikoetako bat jatorrizko formatutzat
zeluloidearen aldeko apustua egitea izan da. Piezak filmau ditut Super 8an modu amateurrean baina
Super 16mm filmaketeari aurre egitea, 20 profesional inguruko talde bategaz eta belaontzi batean...
Bertigoa handiagoa zan. Erabagi honek, estetikeari jagokonez, ikuslea filmaren gainetik joian exotismo japoniarrera eroango eben testurak, argiak eta itzalak ekarri nahi zituan. Muntaia eta kolore-prozesua amaitu ondoren, oso pozik nago emoitzeagaz eta argazki-taldean hartu genduan erabagiagaz.
Beste ekarpen garrantzitsu bat Aitor Etxebarriak Sorbeltza-rentzat sortutako musikea izan da. Espero daigun filma goratzen daben sotiltasuna eta fintasunak ikuslea sorbeltzen antzeko hegaldi batean sartzea.
Proiektu honen inspirazio-iturri nagusietako bat Yasunari Kawabata idazle japoniarraren Loti ederren etxea (1961) kontakizuna izan da. XIX. mendetik, Japoniaren eta Ekialde Urrunaren exotismoagazko lilurea dago mendebaldean. Akaso, eleberri hau jasanezina egiten dauena perbersinoaren eta tabu baten hausturearen arteko loturea da, Kawabatak eta japoniar egile onenek bakarrik egiten dakiten muturreko fintasun lirikoagaz. Nazkea eta lilurea, edertasuna eta gainbeherea, arrazoi asko dagoz idazle japoniarraren unibersoa gure filman sartu nahi izateko. Kawabataren ipuineko atmosfera narkotiko eta sensuala eta Polanskiren Knife in the water (1962) pelikulako belaontzi klaustrofobikoa ekarri nahi izan ditugu gure unibersora.
Iban del Campok (Arrasate, 1971)
Erasmus beka bati esker erabagi eban pelikulak egin nahi zituala Parisen. Hainbat film labur zuzendu eta produzidu ditu, estaduko zein nazinoarteko jaialdietan hautatu eta sarituak izan diranak. Bartzelonan sormenezko dokumentalari buruzko master bat egin ondoren Donostiara bueltau eta Limbus Filmak martxan jarri eban 2008an. Aldi berean, Mondragon Unibersidadean Ikus-entzunezko eskolak emon eta Huhezinema film laburren jaialdia koordinetan dau.
Sobeltza
- Zuzendaria: Iban del Campo.
- Gidoia: Silvia Rey, Harkaitz Cano, Iban del Campo.
- Zuzendari laguntzailea: Aitor Vitoria.
- Produkzinoa: Iban del Campo (Limbus Filmak).
- Produkzino ejekutiboa: Silvia Rey Canudo.
- Produkzinoaren zuzendaritzea: Loreto Agirre, Nerea Ganzarain, Iban del Campo.
- Produkzinoburua: Monica Alejandra Pita.
- Argazki zuzendaria: Ion de Sosa.
- Kamera laguntzailea-fokistea: Jorge Castrillo.
- Argiak: Jon Ruiz de Infante.
- Zuzeneko soinua: Benito Macias Canton,
Eusko Jaurlaritza eta Arrasateko Udalaren laguntzeagaz egindako filma, Pasaiako badian filmau da euskeraz eta formatu analogikoan (16mm).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!