Chie Hayakawa zuzendariaren Plan 75 filmaren Euskadiko estreinaldia Bilbon

Bizkaie! 2023-02-23 13:01   Zinemea

Zapatuan amaituko da I. Silver Film Festival (S/FF). 

Cadena SER, Berria, Deia, Onda Cero eta RTVEko ordezkariek hartuko dabe parte eta horreek Edadekoek Bizkaiko Erretiratuen eta Pensinodunen Alkarteagaz alkarlanean sortutako manifestu-zirriborro baten inguruan eztabaidatuko dabe. Dokumentua berbaldirako ardatz izango da eta komunikabide horreek begirada hori egungo errealidadera zelan egokitu daitekeen hausnartuko dabe.

Besteak beste, honako honeek proposatzen ditue:

- Informazino-iturri zuzena izateko eta gure eretxia emoteko eskubidea dogu. Edadekook kapaz gara eretxia emoteko eta entzunak izateko.

- Mezu positiboak eta errealistak erabiliz informetea. Osasun-arazoakaz, zaurgarritasunagaz, bakardadeagaz, pensinoen karga ekonomikoagaz, osasun-kostugaz lotzen gaitue beti. Oinarrizkoa da ezarritako inertzia hausi eta heldu trebatuen eta prestatuen irudia eskaintzea.

- Zaharrak, menpekoak edo pasiboak lako deiturak ebitetea, jarrera diskriminatzaileak errazten dituen eta edadekoen eskubideak urratzen dituen estereotipo negatiboak helarazoten dituelako eta gainera, gizarteari idea erabat okerra emoten deutse.

- Irudi alai eta positiboak erabili behar dira, persona helduen errealidadea eguneroko jardueratan islatuko dabenak, pensinoei edo biztanleriaren zahartzeari buruz berba egiteko irudi errepikakorretatik igesi.

- Edadekook ekonomia orokorraren eragile erabagigarri bihurtu gara Silver Economy. Ezin gaitue klase pasibotzat hartu eta komunikabideek transmitidutako komunikazinoan eta era positiboan.

- Persona heldu, arduratsu eta gure errealidadeen jakitun gisan tratetea gura dugu eta komunikabideek be gure errealidade eta aldarrikapenetarako espazio bat izan behar dabe.

Silver Film Festival jaialdiaren lehen edizinoa zarratu aurretik datorren zapatuan Getxoko Romo Kultur Etxean be hiru proposamen eskainiko ditue: Lehenengoa Ramon Barea aktore, egile, antzerki zuzendari, errealizadore eta zinema gidoigile polifazetikoagaz egingo dan eztabaidea izango da. Berak Zineman aktore nagusien rolei buruz berba egingo dau.

Arratsaldean, Carlos San Juanek, Soy Mayor, no idiota kanpainearen sustatzailea Getxora hurreratuko da bere esperientziak eta egungo egoerea kontetako.

Azkenik, SFF23 amaitzeko, Japongo Chie Hayakawa zuzendariaren Plan 75 filmaren Euskadiko estreinaldia programau da. Lan zinematografiko bikaina fikzinoan eta Japoniak 75 urtetik gorako personei bueltarik bako bidaia proponiduko deutse, karga sozial bihurtu ez daitezan. Gogoetarako konbidapena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu