'Irati' filmaren aurrestreinaldia Bilbon zezeilaren 23an
2023-02-23 08:10 ZinemeaArratsaldean, publikoagaz izango aurrestreinaldia Golem – Alondiga zinema-aretoetan.
Bilboko Udalak atontzen dauen FANT - Fantasiazko Zinemaldiak PreFANT zikloa jarriko dau martxan gehien espero dan euskal filmetako baten, Irati-ren, aurrestreinaldiaren aurrean.
Zezeilaren 23an, prensarako proiekzinoa Golem – Alondiga zinema-aretoetan izango da goizeko 10:30ean eta prentsaurrekoa Azkuna Zentroko Bastida aretoan, 12:30ean.
Prentsaurreko horretan Justo Ezenarro FANTeko zuzendariak, Paul Urkijo filmaren zuzendariak, Edurne Azkarate, Eneko Sagardoy eta Itziar Ituño aktoreek eta Manu Paino produktoreak parte hartuko dabe.
Egun berean, arratsaldean, publikoagaz aurrestreinaldia baino lehen, photocall bat egingo da 19:15ean, Golem – Alondiga zinema-aretoetan. Photocall horreetan erakundeetako eta kultur munduko ordezkariak izango dira, baita filmaren zuzendaria eta protagonistetako batzuk be, besteak beste, Edurne Azkarate, Eneko Sagardoy eta Itziar Ituño.
Paul Urkijoren Irati zezeilaren 24an, helduko da zinema-aretoetara
Makinatxu bat jaialditan saritua izan ondoren, Paul Urkijo zuzendari arabarraren Irati film barria barikuan estreinauko da zinema-aretoetan. VIII. mendean girotua, Nafarroa izan da istorioa jazoten dan agertoki ezin hobeetako bat: Iratiko basoa, Itsuosin ur-jauzia, Otsagabia, Ata bailarea, baita Nafarroako hornitzaileak be: Figurazinoa, bidaiak, ostatuak eta Olcoz zaldiak.
Beste alde batetik, Nafarroako Film Commission-ek kolaborau eban filmaketea erraztuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!