39. Euskal Zinemearen Astea zezeilaren 25ean amaituko da

Bizkaie! 2023-02-21 07:50   Zinemea

Gaur, zezeilak 21, Los días que nunca fueron + La consagración de la primavera filmak izango dira protagonista.

Euskal Zinemaren Asteak Euskadiko profesionalek produzidu edo zuzendutako lan zinematografiko onenez gozetako aukerea dakar, izan be, egunero emoten dira film labur bat eta luze bat.

Filma ikusi ostean, aretoan dagoan publikoak be film luze eta labur onenei botoa emoteko aukerea izaten dau. Sarituen barri amaierako galan emongo da eta saio horretan atontzaileek ‘Gutako bat’ saria emongo deutso zazpigarren arteko Arabako figura nabarmen bati.

Sarrerak eta abonamenduak

- Abonuen prezioa: 15 €

- Sarreren prezioa: 4 €

- Saio bakotxerako sarrerak eskuragarri dagoz Kordoi Etxean, Vital Fundazinoa Kulturunean, hasi baino ordubete lehenagotik eta "proiekzioak" atalean, orrialde honetan bertan.

Abonuak Kordoi Etxean edo formulario honetan eskuratu ahal izango dira: Euskal Zinemaren Astearen abonua 2023

Egitaraua

Bart N-666 + Suro eskaini ondoren, gaur, zezeilak 21, Los días que nunca fueron + La consagración de la primavera filmak izango dira protagonista.

Zezeilaren 22an, Txontxongiloa + Cinco lobitos.

Zezeilaren 23an, Erroak + Gelditasuna ekaitzean.

Zezeilaren 25ean, Tula + El Vasco.

Zezeilaren 26an, Irati - Itxiera galea eta sariak emoteko ekitaldia.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu