Silver Film Festival-eko jarduerak Lekeition eta Getxon

Bizkaie! 2023-02-20 10:20   Zinemea

Zezeilaren 22an, Lekeition, Fantasia, Aitor Merino zinemagile bizkaitarraren dokumentala eskainiko da.



Zezeilaren 22an, eguaztenean, arratsaldeko 18:00retan, Lekeitioko Ikusgarri Aretoan, Fantasia, Aitor Merino zinemagile bizkaitarraren dokumentala eskainiko da. Ondoren barriketaldia protagonistakaz; Fantasia filmak atrapetan dau Zuzendariaren beraren familiaren pribatutasuna Mediterraneoan zeharreko bidaia batean eta gogoetak dakarz zahartzaroari, familiari eta memoriari buruzkoak.

Getxok Zinemaldia edegiko dau eguenean, 23an, 17:00etan, egingo dan Erronkak eta mitoak senior lan munduan: Zelako senior enplegagarritasun-mailea dogu? Zelan egiten dabe beste herrialde batzuetan? Bera da Autoenplegua 50 urtetik aurrera lan egin nahi dabenentzako aukera bakarra? izenburuko barriketaldi interesgarria; Romo Kultur Etxean izango da eta hizlariak: Iñigo Calvo Sotomayor, irakaslea eta ikertzailea Deusto Business School-en eta Iñaki Ortega, Ikerketa Zentroko zuzendari aholkularia.

Publiko guztientzako edegia dan hitzaldira aldez aurretik dobako sarrerea erreserbauta joango dira interesdunak. Izen emon hemen

Ondoren, 18:30ean eta kolokioko gaiari lotuta, Nomadland film estadubatuarraren proiekzinoa eskainiko dabe. Chloé Zhaok idatzia eta zuzendua eta France MacDormand aktoreak antzeztua; eraikuntzako materialen fabrika zarratu ostean lana galtzen dauen Nevadako emakume baten istorioa kontetan dau. Sai Oscar sari irabazteko hautatu eben eta 3 irabazi zituan 2000. urtean (film onena, zuzendari onena eta aktore onena).

Silver Film Festibal Zinemaldia TU & YO Productions eta EDE Fundazinoak atondutaoa da eta babesleak, barriz, Eusko Jaurlaritzea, Bilboko eta Getxoko Udalaren, Foru Aldundia, BFA, BBK Fundazinoa eta SGAE.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu