Atorrak eta laminak Mundakan
2023-02-17 12:53Aratuste zara, Aratuste
Mundakarrentzat
Egun obarik ez.
Aratoste sasoian bete-betean sartuta, garizumearen aurreko egunetan buru-belarri gabiz; udako jai giroaren aurretik, neguko jai ederrak dira aratosteak eta txitxiburduntzi, basatozte, eguen zuri, atorrak, laminak, estudiantinea, koko-egunak, txino-jantzea, txantxoak, inudeak eta artzainak...
Jaun zuria eta atorra (1993)
Begira nondik nora jatorkun gauzia,
zortzirehun eta berrogeitamargarren urtian,
urte horretan datza Atorraren jatorria,
sasoia berean zan, da, 'allegan' Jaun Zuria.
Arelez aurten bere etor dira Bosnioak,
hori dala eta gure Ramon erropa barriak,
Portua suloturik eta Portuondoko bidiak
laster egingo deusku Polikiroldegiak.
Jake narru barriak itsasorako dira,
gure atorrak barriz egiteko bira
euk ezan beharko dok. Mutila nora oha?
Jantzi atorrak eta ahastu itsasoa.
Anjel Gondrak Bizkaie!-ri esan eutson ondokoa: 1700. urtean edo hor inguruan, Udalaren debekuak egoten zirala badakigu, hau da, atorra jantzita noiz arte ibili eitekean, San Pedro bezperan be ezin zala mozorrorik jantzi, eleizan angelusa joten ebenean, kaputxak altzau behar zirala eta holakoak.
Laminen jatorriaren ganeko kontuak, barriz, ezagunagoak dira, izan be, euren 25. urteurrena be ospatu izan dabe. Gizonezkoei erantzuna emon guran sortu ziran laminak, nahasterik sortu barik, eurak be jai giroan sartu ahal izateko.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!